Badira hogei urtetik gora idazle donostiarraren lanak argitaratzen hasi zirenetik. Geroztik hainbat liburu kaleratu ditu alor desberdinak landuz, hala nola ipuinak, eleberriak, saiakerak eta haur literatura. Halere, ipuingintza da urte hauetan guztietan gehien jorratu duena, esparru honetan euskal letren erreferenteetako bat bihurtzeraino, hainbat sari ere eskuratuz. “Ipuinak. Antologia bat”azken hogei urteetako bere ipuinen hautaketa bat da. Bertan hogeita hamabost ale bildu ditu, horietatik lau gaztelaniatik lehen aldiz itzuliak...