Ni naiz izan ziren haienen aztarna. Bezperako prentsa irakurtzen duena, beti lasai dago. Antifazarekin egiten du lo, eguneko amets-gaiztoak uxatzeko. Gezurraz mozorrotu zen eta inork ez zion sinetsi. Utzitako bidea ez da inoiz alferrik egin. Hari esker goaz aurrera. Usaimena da oroitzapenaren elikagaia. Izana galdu zuen eta inork ez du gogoratzen bere izena. Izena saldu zion izanari. Gaur inork ez du ezagutzen. . Begiak itxi ditut, eta geldi-geldi geratu naiz kaleko bazter batean. Auzoko bizitzaren tamaina entzun dut. Antzinako baratz landuen isiltasuna aspaldi jan zuen egungo bizitzak...