MARTIN APEZETXEA, Ruth" Esazu hitz bat eta sendatuko naiz" HOT
Euria ari du. Idazlea, 50 urte inguruko gizona, salako bazter bateko besaulki zaharrean eserita dago, ondoan duen terrazako ateari so. Hori du bere gogoeta-txokoa azken urteotan. Gaur gogoetan ez ezik berbetan ari da. Emakumezko irudi bat atzematen da haizeak atearen beirara bultza dituen euri tanten artean. Ahanztura da. Idazleak zigarro bat piztu berri du, eta hautsontzia mahai gainean duela ohartuta, hartzera altxatu da. Pauso mantsoz bueltatzen da besaulkira, entzun dituen hitzei beste aukeraren bat bilatzen saiatuz. Etsita, eseri egiten da...