Sarrailaren asotsak iratzarri nau. Zuzi batez argiztatuta ziegan zenbait jende sartu eta nire aitzinean gelditu da. Ahul izanagatik, ohartu gabeko intziri bat atera zait barren-barrendik, erreflexuzko defentsa mekanismo gisara. Indarra banu ere, ezin izanen nituen begiak ireki, hain daude hanpatuak...