Eguna argia zen, ia gardena. Trena ordokian zehar zihoan, errailetatik isuriko balitz bezala. Dabi, trikitraka leun hartan, leihotik begira zihoan. Begiak infinituan pausatuta, begirada galduta lautada zabaletik haratago...
Nahikoa ez izatearen sentipena lagun min izan zenuen beti, bidelagun eta gehienbat min. Pandemia garaia ere arerio bihurtu zen, denbora gehiegi bakarrizketan...
Laneko bilera aspergarri batera nindoan Donostiatik Madrilera; bezero batzuekin fideltasuna finkatu behar nuela esan zidan nagusiak, baina funtsean bane- kien berak ez zuela joan nahi azken boladan emazteak kargu hartzen ziolako denbora gehiegi kanpoan pasatzeagatik eta seme-alabekin behar adina ez emateagatik...
Azken urte eroen ondoren, gazte garaiko esnatzeak ekarri zizkion gogora goiz hark. Begiak ireki aurretik sentitu zuen bere burua esna. Aurpegian sentitu zuen leiho irekiak sartzen uzten zuen goiz freskoaren arnasa, belarrietan ondoko piku ondoan zebiltzan txorien txioak, ondoko gizonaren arnasa eta gorputz ezagunaren goxotasuna. Apurka bere buruaz jabetu zen...
Sudur zuloak gora begira dituela ikusten dut goizero, ezpain artetik kea botatzen. Pentsamendua non duen ezin jakin, baina ez du, itxuraz, kezka handirik. Ez eta ere, itxuraz, arerio handirik...
Arratsalde on, amatxo: Akaso arraroa egingo zaizu nire gutuna jasotzea, baina kontatu nahi dizudana azaleratzeko bide egokiena dela uste dut. Bide bakarra, une honetan...