-Ez dakit hau ideia ona izan den!—esan dute Loliren begi urdinek pasabidetxora begiratuz. Bere eskuineko botaren azpitik amildegia erortzen da. -Ez begiratu behera! —lasaitu nahi du Inocenciok, beste aldetik besoak luzatuz—. Bi pausu baino ez dira! Lolik pasabidea estu ikusten du eta bere aldaka zabal. Zalantzati, eskuineko hanka aurreratu du, eta ondoren, begiak erdi itxirik, bi pausuak eman ditu bere senarraren besoetara iristeko...