ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hitzak ispilu direnean, edo lekeda" HOT
Hitzak ispiluak bezalakoak izan daitezke. Ispiluak ez ditugu denak gustuko. Ispiluak arriskutsuak izan daitezke. Ispiluek egiak esaten dituzte, ala gezurrak. Ispiluak hilik daude, baina bizia da haien barnean islatzen dena; eta ez edonorena, gure bizi propioa baizik. Gure irudia da itzultzen digutena, erreala; edo beharbada ez. Bakoitzaren begien araberako da jasotzen dugun irudia...