11 EGUN
|
DENOK ditugu txoko kuttunak
gureak bakarrik direla uste dugunak
gureak bakarrik direla uste dugunak
nahiz denonak izan, edo inorenak ez.
Nireetan beti dago ura.
Gehienetan itsasoa,
itsasorik gabekoetan ibaia,
ibairik gabekoetan kanala.
Behin letra larriz traizionatu ninduen arren
beti bilatzen dut ura han eta hemen.
Txoko honek ere badu itsasoa,
eta am(on)aren eskuak diruditen zuhaitz okerrak
baita harrizko dorre bat ere
barrutik hutsik dagoena.
Batzuetan barrura sartzen naiz
eta dorrea haurdun dagoela begitantzen zait
ni umekia naizela.
barrutik hutsik dagoena.
Batzuetan barrura sartzen naiz
eta dorrea haurdun dagoela begitantzen zait
ni umekia naizela.
Handik erraztasun harrigarriz irteten naizenean
lehengo orbainek bere horretan jarraitzen dute.