11 EGUN
|
LEIRE ez zen kontsultategira etorri: azken uneko ezusteko bat. Ordezkoak galdera batzuk erantzun zizkidan, teknikoak denak, zeinak nire kaieratik tatxatu nituen banan-banan. Beste batzuk orri zurian gelditu ziren zintzilik, erantzunik gabe, esaterako: zein esku, beso, oin, hanka, masail, ipurtalderi egin zenion tira umetokira iristean?
Azken uneko ezusteko bat.
Azken uneko ezusteko bat.
Orbainaren ertz batek sinisten dio,
besteak ez.