11 EGUN
|
ETA orduantxe hasi zen zuon bion arteko borroka, bi urte bete zenituen goiz hartan, zurekin akordatu ez nintzenean. Gero izan zen, ebakuntza-gelan orbaina bigarrenez ireki zidatenean, azukrea erostea ahaztu nuela oroitu nuenean. Han egongo zen sukaldeko arbelean idatzita, irin, olio, limoizko jogurt eta beste osagaiekin batera. Aitonak argazkia bidali zigun gero: kandel bi sagar batean iltzatuta, nire sabeleko grapak balira bezala.
Bizkotxoaren absentzian nengoen ni ere.
Bizkotxoaren absentzian nengoen ni ere.