11 URTE
Irudia: Oihane Jaka
|
TXIKITAKO ikaskidearen aita ikusi dut gaur. Orain aitona ere bada, eta harro bultzatzen du bilobaren aulkitxoa. Hasi zait, ulergaitz, izerdi hotza bizkarrean tantaka. Igo da erlojuaren tiki-takaren bolumena belarriak gortzeraino. Gero arte!, esan diot sasi-irribarrez. Eta, segidan, miraz bainoago bekaitzez bete zait umetokia. Ordura arte ohartu ez banintz bezala ez daukadala noizbait bertan biziko denari eskaintzeko baserritar eskurik.