Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 3 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif    
IV. ERROTA MOTAK

Historian zehar elikagai ezberdinak ehotzeko hainbat eratako errotak erabili ditu gizakiak, zazpi mota nagusi bereiz daitezke: esku-errota eta esku-errota birakaria —gizakiaren eskuaz baliatzen direnak—, odol-errotak —animalien edo gizakien indarrez mugitutakoak—, haizerrotak — haizearen indarraz baliatzen direnak—, txalupa-errotak —ibaiaren erdian lotuta dauden eta aldeetan bi edo hiru gurpil dituzten txalupak dira, ur-korrontearen indarrez baliatzen direnak—, eta marea-errotak —itsasgorak aprobetxatzen dituzte errotaren sistema martxan jartzeko—, eta ur-errotak edo errota hidraulikoak.

Euskal Herriko errota gehienak eta, kasu honetan, Zeanurin ezagutzen diren guztiak hidraulikoak dira.

1. Ur-errotak edo errota hidraulikoak eta beraien funtzionamendua


Lewis H. Morgan historialariaren ustez, ur-errota edo errota hidraulikoa, erromatar eta greziar kulturen ekarpen garrantzitsuenetakoa da, eta Kristoren jaiotzarekin batera agertu zen.
Ikerle batzuen arabera, ur-erroten agerpena esklabutzaren desagerpenarekin batera gertatu zen, I. mendean.
 
    jon2.gif

Europan IV. mendean ugaritu egin ziren, agintariek bultzatuta, sasoi hartan zegoen eskubeharraren eskasiaren aurrean. Euskal Herriaren kasuan, ezagutzen diren lehenengoak, lehen milurtekoaren amaieran eraiki ziren: Nafarroan, 802an; Araban, 822an; Bizkaian, 1053an; Iparraldean, 1125ean eta Gipuzkoan, 1141ean. Ziur aski lehendik ere ur-errotak izango ziren Euskal Herrian, baina ez da aurkitu inolako dokumenturik.

Bizkaiaren kasuan, lehen datu dokumentala 1053koa da, Santxo Nuñezek eta bere emazteak Elorrioko Etxebarriako San Agustin izeneko elizari egindako donazio batean.

Errota hidraulikoen ugaritzea XVIII. mendean gertatu zen, artoaren iraultzak dakarren ehotzeko eskakizunaren gehitzeak bultzatuta. Jadanik XVII. mendean zeharo hedatuta zegoen artoaren nekazaritza Euskal Herri hezean, eta hasiera batean, artoa abereen janari moduan erabili bazen ere, laster giza-elikagai bezala onartu zen.

Ur-erroten ugaritze hori, guztiz nabarmena izango da Bizkaian: 1704an 177 errota bazeuden, 1796an 703.

Errota hidraulikoek, ibaiaren ura bere probetxurako era egokienean erabiltzeko sistema bat jarraitzen dute. Dimako (Bizkaia) Laratzu taldeak Errota-langintza (erakusketa baterako apunteak) ikerlanean azaltzen duenez errota hidraulikoen funtzionamendua jarraian aipatzen den eran antolatzen da. Errekan
jon3.gif
   
behera doan ura presa (1, A irudian) baten bitartez desbideratzen du kaltzea (3, A irudian)·izeneko kanal edo ubide batetik errotara. Presak errekaren oinarria eta uraren maila altxatu egiten ditu. Errotara doan ura erregulatzeko, ate itxurako konporta edo ponportea (2, A irudian) daukagu. Normalean, konporta presa gainean egoten da, albo batean kokaturik, justu errotako urak desbideratzen diren lekuan; baina kasuren batean presatik errotara bitartean egoten da kokatuta ere. Kaltzea, andaparea (5, A irudian) izena ematen zaion ur biltegian amaitzen da; hor biltzen dira kaltzean zehar datozen urak, errota-etxearen kontran. Andapareak, normalean, albogiltza (4, A irudian) izeneko gainezkabidetxo bat ere izaten du, uren  maila erregulatzeko, eta gainezkatzea ezinezko egiteko.

Andaparearen barrenean, bere horma eta etxearena zeharkatzen dituzten zulo batzuk daude. Zulo bakoitzak gurpil batera bidaltzen du ura. Zenbat gurpil, hainbat zulo. Andaparatik errotapera doaz, eta hormak zeharkatu ondoren, upea (1, D irudian) izeneko hodi edo kainoi batzuren bidez luzatzen dira. Upea, txifloia (2, D irudian) izena ematen zaion burdinazko aho batean amaitzen da. Txifloiak daukan arteka batetik, burdinazko paleta bat sartu eta atera egiten da, horretarako, paletatik errota-salaraino doan burdinazko haga edo barandari eraginez. Baranda honi uragea (3, D irudian) deitzen zaio. Paleta barrura sartzen denean, ez da txifloitik urik irteten, eta alderantzizkoa gertatzen da, kanpora ateratzen denean urageari gora tiratuz.
    jon4.gif

Ura, txifloitik irten eta indar handiz erortzen da burdinazko errudearen edo gurpilaren gainera. Ondoren, bere bidea jarraitzen du berriz errekara itzuli arte.

Urak, gurpilak dituen katilu-erdi itxurako paletak gogor jotzen ditu, gurpila bueltaka jarriz, eta berarekin batera martxan jartzen da errotaren sistema mekaniko osoa.
jon5.gif
   

Sistema honetan, indarrik ez galtzeko garrantzitsuena marruskadurak ekiditea da, eta horretarako euste-puntua eta sistemaren plomada dira funtsezkoak. Euste-puntu hori, txorietan (B irudia) dago (ganeko txorie eta azpiko txorie). Txoria, brontzezko kubotxoa da, aurrez-aurreko bi aurpegitan kono antzeko puntak dituelarik, kubo eta punta horiek brontzezko gorputz bera osatuz. Azpiko txoria, sardea (5, D irudian)  izeneko oholaren gainean kokaturik dago, aurpegi leunetariko baten gainean, puntak alboetarantz dituela. Gaineko txoria, transmisio ardatzean sartuta dago, punta bata gorantz eta bestea beherantz duela. Gaineko txoriek beherantz duen punta, azpiko txoriaren gainaldeko aurpegi leunaren erdi-erdian ezartzen da, ukiune horren gainean biratzen duelarik sistema mekaniko osoak, marruskadura minimo batez. Eta puntu horretan detaile garrantzitsu bat: errota martxan dagoenean, txoriek beti urpean egon behar dute, berotu gabe, hozturik egon daitezen.

Transmisio ardatzak bi atal dauzka, bata zurezkoa eta bestea burdinazkoa. Zurezkoa, ardatza edo arbolea (7, D irudian) izenez ezagutzen da, eta izan ere horixe da: zuhaitz enbor bat. Gurpila, ardatzean finkaturik doa (ziri eta pasadore batzuen bidez), ardatza gurpilaren lauki formako erdiko zulotik pasatzen delarik. Burdinazko atala ezpatea (8, D irudian) da: arbolak goiko aldean daukan zulo edo artekan sartuta eta uztai eta zirien bidez ondo finkatuta doan burdinazko barra bat da. Bere goiko punta, errotapeko sabaitik harrietaraino pasatzen da. Uraren eraginez gurpila bueltaka hasten denean, berarekin batera jartzen da bueltaka transmisio ardatz osoa, era honetan urak sortzen duen indarra harrietaraino heltzen delarik.
jon6.gif

Bi harri daude, azpikoa eta gainekoa. Azpiko harria (13, D irudian) finkoa, mugitzen ez dena, eta ganekoa (12, D irudian), azpikoaren gainean birak emanez lan egiten duena. Ezpatea, azpiko harriaren erdiko zulotik pasatu eta opile (11, D irudian) izeneko burdinazko uztarritxo batera heltzen da, bere punta kubikoa, opilaren zuloan —hau ere kubikoa— finkatuz eta opilari bueltak emanaraziz. Opile, gaineko harriak dauzkan zulo edo arteka egokietan kokaturik doa eta era horretan transmisio sistemak, martxan jartzen denean, bueltak emanarazten dizkio gaineko harriari. Azpiko harriaren erdiko zulotik ez dadin ez garaurik ez irinik eror, zulo horretan muserea (14, D irudian) egokitzen da. Normalean egurrezko tronko-konotxo bat izaten da; goitik behera zulo bat dauka eta zulo horretatik zehar pasatzen da ezpatea.

Azpiko harria, errota-mahaian ( 10, D irudian) finkatuta eta sartuta dago, baina ez gaineko harria. Horregatik, ehotzen den irinak alde egin ez dezan eta errota-mahai gaina guztitik zabaldu ez dadin, gaineko harria egurrezko kaxa borobil batek inguraturik dago. Kaxa hori sarritan lau zatitan banaturik egoten da, errez kendu edo jartzeko moduan.

Harrien gainean toberea (1, E irudian) dago aidean. Ahozpez dagoen tronko-piramide itxurako kutxa handia da, eta erdi ingurutik horizontalki zeharkatzen du egurrezko ardatz baten besoak. Beso horretatik zintzilik dago. Bere azpialdean beste kutxatxo bat darama, ubeltxo batzuetatik eskegita: txanile (2, E irudian). Garaua toberara botatzen da, eta toberatik txanilera pasatzen da, hemendik gaineko harriaren erdiko zulora eroriz, harri bitarteko entraman zehar sartu eta ehotzeko. Baina garauak, txaniletik erortzeko dardara behar du, eta horretarako egurrezko besotxo bat doa txaniletik gaineko harriaren gainaldera: arrana (3, E irudian). Besotxo hau txaniletik zintzilik dago eta bere beheko punta harriaren gainaldeaz kontaktuan; horregatik harria bueltaka jartzen denean, eta bere gainaldea ez denez leuna, arranak dardara transmititzen dio txanileri, era horretan garaua erortaraziz. Zenbat eta harriak abiadura handiago hartu, orduan eta dardara handiagoa sortzen da, garau gehiago erortaraziz.
jon7.gif    

Erortzen den garaua erregulatzeko, txanilaren aho edo muturretik toberaren aurrealdeko aurpegiaren erdi inguruan dagoen txarameltxo (4, E irudian) batera kordel bihurtu (5, E irudian) bat doa, eta txaramelari alde batera bueltak emanez, kordelari bihurdura handiagoa ematen zaio, luzera laburtuz eta ondorioz txanilaren muturra altxatuz, era horretan garau gutxiago erortzen delarik. Justu erabat alderantzizkoa gertatzen da txaramelari beste alderantz eraginez. Eragintza honi alean altzau eta alean bajau esaten zaio.

Garaua, harrien arteko entramea izeneko tartean zehar sartzen da. Apurtuz doa, eta harrien arteko marruskadura gunera (bazterreko 15 cm inguru) pasatzen da, bertan irin bihurtuz eta gaineko harriaren eta kaxaren arteko bitartera eroriz, ondoren irin askara erortzeko, bereziki horretarako dagoen zulo batetik zehar.

Harrien arteko marruskadura gehitu edo gutxitzeko, hau da, harriek elkarren kontra dituzten bi aurpegiak hurbildu edo urruntzeko, sardearen puntatik errota-salaraino burdinazko hagea edo kate (9, D irudian) bat doa, berari eraginez, gora edo behera egiten du sardeak, eta era berean sistema mugikor osoak (gurpila, ardatza, ezpatea, opile eta gaineko harriak). Sistemak gora egiten duenean, gaineko harriak gora egiten du, eta azpiko harria finkoa denez, harrien marruskadura aurpegiak urruntzen dira. Alderantziz eraginez gero, bata bestearen kontra jartzen dira. Errota-salan, sardatik datorren haga edo kateari, burdinazko beso batez, palanka eginez eragiten zaio, eta nahi den puntuan erregulatzen denean, ziri batzuen bidez finkatzen da, horrexegatik esaten zaio eragintza honi, zien altzau edo zien bajau.
 
botoia1  

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago