Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

2.- LON AZOULAY

azoulay    
Léon Azoulay, 1900eko Pariseko Erakusketa Unibertsalean egin ziren grabazioak bideratu zituena, barne-medikuntzako sendagilea zen, hain zuzen ere, bihotz-gaixotasunetan aditua. Gaztelaniaz bazekien. Itzulpen-lanak ere  egiten zituen. Ramon y Cajal sendagile espainiarraren liburu bat frantsesera  pasatu zuen: “Les nouvelles idées sur la structure du système nerveux chez  l ́homme et chez les vertébrés” (1895). Gainera, zenbait testu zientifiko  moldatu eta laburtu zituen, beti ere gaztelania sorburu-hizkuntza eta frantsesa  xede-hizkuntza zirelarik. Ondoko bi hauek dituzue horren adibide:

- AZOULAY, Léon. Résumé de F. Oloriz: Distribution de l ́indice  céphalometrique en Espagne. Bulletins de la Société d ́Antropologie de Paris,  1894, V (4 ser.), 520-524.
 
– AZOULAY, Léon. Résumé de T. de Aranzadi: Le peuple basque. Etude  d ́anthropologie. Bulletins de la Société d ́Antropologie de Paris, 1894, V (4  ser.), 510-519.

“Société d ́Antropologie de Paris” delakoaren kidea, 1890etik 1903ra arte  gutxienez. Elkarte hori dagoeneko desagertu da.

Julien Vinson euskaltzale frantsesak (bera ere “Société d ́Antropologie de  Paris” delakoaren kidea) laguntza handia eman zion fonografoen inguruko lan  honetan. Telesforo Aranzadi ere ezagutu zuen, biak ere “Société  d ́Antropologie de Paris” delakoaren kideak zirelako. Gainera, Léon Azoulayk  artikuluren bat itzuli zion frantsesera. 1901ean Parisen bizi zen, hain zuzen  ere, Rue de l ́Abbè-Groult-eko 72an.

Azoulay deituraz bezainbatean, baten batek hori euskal deituratzat jo lezake, Axulay Ainhoa  ondoko muino baten izena dela kontuan hartuta. Baina uste hori duena oker dago, Azoulay  abizena judutarra delako. Israelen zenbat Azoulaytar bizi diren ikustea besterik ez dago.

Léon Azoulayren nongotartasunari buruz ez dugu datu bat ere, baina badira arrazoiak Ipar  Euskal Herrikoa zela pentsatzeko. Hona hemen nire arrazonamenduaren bost ardatzak:

a) "Sur la constitución d ́un museé phonographique" izenburuko artikulua Dr. L. Azoulay  izeneko batek sinatzen du. Beraz, horrek pentsarazten digu museo fonografikoaren eta Parisko  Erakusketa Unibertsalean egindako grabaketen bultzatzaile nagusiaren abizenaren lehenengo  letra L dela.


b) Societe d ́anthropologie de Paris elkartearen 1901eko bazkide-zerrendan  honako bazkide hau agertzen da: Azoulay (Léon), DM". Horrek esan nahi du  Parisko grabazioak egin zituenak Léon Azoulay zuela izena eta sendagilea zela  ("Doctor en Medicina").

c) Léon Azoulay horrek jatorriz gaztelaniaz idatzitako artikuluen itzulpen-laburpena egin ohi  zuen. Hona artikulu horietako bi:

– Résumé de F. Oloriz: Distribution de l ́indice céphalometrique en Espagne.  Bulletins de la Société d ́Antropologie de Paris, 1894, V (4 ser.), 520-524.

– Résumé de T. de Aranzadi: Le peuple basque. Etude d ́anthropologie.  Bulletins de la Société d ́Antropologie de Paris, 1894, V (4 ser.), 510-519.

d) Bestetik, Léon Azoulay izeneko batek XIX. mendearen bukaeran Ramón y Cajalen lan nagusia ("Les nouvelles idées sur la structure du système nerveus chez l ́homme et chez les  vertébres") frantseseratu zuen (http://catalognum.bnf.fr/html/i-full?10684&2&1).

e) Ramón y Cajalen lan nagusi hori frantseseratu zuen Léon Azoulay hori Ipar Euskal  Herrikoa eta sendagilea zen. Izan ere, Luis Garatek idatzitako artikulu batean1 honako  aipamen hau dago: “(...) de dicho país (Ipar Euskal Herritik) procede el internista Azoulay  conocido por la posición de su nombre al explorar cardíacos y por ser el traductor de la obra  más extensa de Cajal aparecida en francés”. Ramón y Cajalen lanik luzeena, noski,  "Textura  del sistema nervioso del hombre y de los vertebrados" izan zen, Azoulayk "Les nouvelles  idées sur la structure du système nerveus chez l ́homme et chez les vertébres" frantses izena  eman ziona.

Nire hipotesia hauxe da: Societe d ́anthropologie de Paris elkarteko Léon Azoulay hori eta  Ramón y Cajalen lan nagusia frantseseratu zuen Léon Azoulay iparretarra gizon berbera zirela,  biak ere garai berean bizi izan zirelako, eta lanbide eta izen-deitura berberak zituztelako.  Gainera, biek ere gaztelaniatik frantseserako itzulpenak eginak zituzten. Primeran zekiten,  beraz, gaztelaniaz, Ipar Euskal Herriko jende askok bezala.

Lapurdin ezagunak dira Azoulaytarrak. Deitura hori duten bi familia gutxienez bizi dira han,  bata Baionan eta bestea Biarritzen, biak ere medikuntzari lotuak. Haiekin hitz eginik ere gaiak  lehen bezain ilun jarraitzen du; ez dakite nonbait Léon Azoulayren berri. “Ez dakigu ezer, ez  dugu ezagutzen” erantzun labur bezain argigarria baizik ezin izan dut jaso haien ahotik. Beraz,  alboratu beharrekoa dugu Baiona edo Biarritzeko gaur egungo Azoulaytarren eta harako Léon  Azoulay haren artean halako senidetasun-harremanik bazela, inoren oroimena edo esanak  zalantzan jartzen hasi nahi ez badugu behintzat.

Lapurdin ez ezik, besteak beste, Biarnon eta Parisen ere badira Azoulaytarrak, hiru eta 278,  hurrenez hurren. Deitura hori, bistan denez, ez da batere arrotza Bidasoaz beste aldean.  Deituraz harantzagoko argibideak behar dira Léon Azoulay doktorearen jatorriarekikoak  argituko baditugu.


____________________

1 GARATE, Luis. Los estudios de medicina en el País Vasco. RIEV, 378-396. XX. (Reedición  facsimil de la que, desde 1907 a 1936, publicó JULIO DE URQUIJO). Aipamena 383.  orrialdearen behealdean dago.
 
botoia1

 
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago