Zain
Itxarongeletan jolasten ikasi dugu
garaiz eta berandu hitzak
noraezean utziz.
Atea ireki-ez ireki…
Cortázarren ordulari bakoitzaren
instrukzioak gogoratu eta
ostera leihoak uzteko parez pare.
Jarraian, saltoka igaro dira
uneak, deiak, eternitate pare bat. Kilometroak
astunak dira euren kasa mugitzeko.
Nahi gabe osatu dugu konjurua:
¡vení! zuk nik banoa!
esan dudan une berean.
Zapatak atarian utzi gabe, laister
zure mesanotxean
oheratuko dira nire orratzak.
Nagusitzen ari naiz, ¿viste?
itxaronaldien zimurrak eder zaizkit orain.