POEMAK ETA HITZAK
Hitzetan ihartu naiz.
Hitzetan behartu naiz.
Hitzetan deserriratu naiz.
Hitzak ez dira ene adiskide.
Hitzak ez dira berritzen nire ahotan.
Poema eder bat idatzi nahi nuke baina
hitzak ez dira ene eskuetan pausatzen.
Badut errezeloa, haizeak eraman duela ene poema.
Haizeak barreiatu dituela nire barneko hitz errenkadak.
Ez dut poema hau idatzi, baina zuretzat da.