galdera ikurrari begira
egon naiz gaur goizean
Galdera ikurrari begira egon naiz gaur goizean
erantzun baten bila.
Bide bat iruditu zait:
ziurtasun ezak okertzen duen bidea hasieran,
zalantzak eteten duena gero,
eta azkenik, amildegiaren hondoa,
non erantzuna topatzeko ondoratu behar den.
Begira jarraitu dut...
Ernetutako emakumearen silueta ote?
Emakume haurduna bere sabel eta guzti?
Eta azpian kausa?
Hondoaren hasiera?
Begira jarraitu dut...
Izan daiteke su batetik ateratzen den kea,
haizeak zirimolatzen duena.
Blowing in the wind.
Galdera ikurrari begira egon naiz gaur goizean
erantzun baten bila.
Eta begira jarraitu dezaket...
Baina galdera guztien ikurrari
topatuko ote diot erantzunik?