Enarari ene agurra
gabeko jarraipena eta berehalakoa berentzat. Ez dute behar adinako
edo orozgaintasunaz pentsatzeko.
Enaren bizitza orainaldian kokatzen baita beti.
Hor dago berehalakotasunaren eta orozgaintasunaren arteko diferentzia.
Izan ere, bizitzaren jarraipena nahita hausten denean, haraindia
eta kontzientzia sortzen dira batera...
eta kontzientziarekin batera,
gainera,
gizakien artekoa nahiz geroko helburuen araberako mendekotasuna.
Arrazoia hortik dator. Lanak sortzen du arrazoiaren beharra...
Enaren antzerako berehalakotasunean gizakia munduarekiko
hurkotasunean bizi zen, lagunartean.
Aitzitik, lana dela medio, aipatu mamitasun hura galdurik, arrotz
bihurtzen gara gainerakoentzat eta baita geure buruentzat ere...
Bai. Orozgaintasunak horixe bera baitakar berarekin batera. Kon-
tzientziak ezberdintasunaz konturarazten gaitu.
Enarek ezin dute hori sentitu eta guk ere ez enaren modura sen-
titzen garenean...
eta nik, Karmele, enara izan nahiko nuke orain...