« Ur » jainkoa!
zu! ixuri guzien
itxura! Hango mendietako,
elur lilluren mihura! Neure gainean urratzen diren irurtzuri eta zurtxurien iturria! Neure egarria
agortu arte, zure urrupatzera ,
utzi nazazu, otoi! Orain,
atzo bezala, bai, agian, bihar ere, urtu dezazun, gizonen barnean, agotik zakil puntaraino, edo berdin, emeen–zilo zolaraino, zure bizi-hazi xuria! Hala biz! |
Auxtin Zamora