ENAREN HEGALETAN
Ez dakit
atzean utzi ditudan
edo harantzago dauden
sortu nindutenak,
sortu ditudanak,
guztiok batera garen arren
denbora diferentetan
hartzen dugu eta, arnas.
Badakit badela denbora bat
aurrekoen eskutik bizi izan dudana
eta beste bat .............................ondorengoak eskutik hartuta egin nauena,
eta badakit
denborok bateratzen duen denbora dela
denbora;
baina bada
denbora guztiak albaintzen dituen denbora norberarena
eta hortxe
beste guztiekin naizen
denbora horretantxe,
nire arnasa barru-barrukoa
eta zure denbora zeure-zeurea
-gure izate bakana-
batera datoz, halabeharrez,
eta zurekin bakar-bakarrik naiz
eta naiz, zurekin bakar-bakarrik,
eta zuretzat, amore
denboraren denboretan .......................... –enaren hegaletan-