argazkia: Fernando Rojo |
bere bidea
Nire bihotza
errari ibili da
noraezean
asteburuon
Denbora ura da
eta badoa,
bere bidea egiten du
errekak berea lez.
Utziozu aurrera egiten
eta norabidea bilatzen.
Nire bihotzak
eta urak bezala
eta denborak bezala
aurkituko du bere bidea.
Ez begiratu erlojuari
igarobide artifiziala markatzen baitu,
gure sentimentuek adierazten dute
benetako denbora
Urak, bihotzak, denborak, sentimenduak
gauza orok aurkitzen du bere bidea