Joan edo ez joan Ezereza hutsa bada hutsa arina bada arina erraza ez dut ezer izan nahi. Eta bukaera gelditzea bada gelditzea atsedena atsedena atsegina bukatu egin nahi dut Eta joatea agurtzea bada agurtzea ixiltzea ixiltzea lasaitzea joan egin nahi dut Eta heriotza loa bada loa ametsa ametsa askatasuna hil egin nahi dut. Baina hiltzea uztea bada uztea baztertzea baztertzea mintzea ez dut hil nahi. Eta joatea hastea bada hastea saiatzea saiatzea nekatzea ez dut joan nahi Eta bukatzea etsitzea bada etsitzea galtzea galtzea umiltzea ez dut bukatu nahi Eta ezereza gaua bada Eta gaua iluna Eta iluna beltza zerbait izan nahi dut. |