Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
meaza_8.png
Zergatik ote dauka tximeletak hainbeste izen eta erleak bat baino ez?

 

 Etxe abereak eta hizkuntza
Arraultzeak ala oiloa, hizkuntza ala mundua? Zer dator lehen? Jakina da herri baten inguruneak, ohiturek eta bizipenek hizkuntzan izugarrizko eragina dutela eta eragin hori hizkuntzaren esparru guztietan ageri dela, baina aldi berean, hizkuntzak ere bere aztarnak utzi ohi ditu munduan, horregatik esan genezake mundua eskura jartzeko izendatu egin behar ditugula gauzak, eta aldi berean, mundu berri bat deskubritu nahi badugu, mundu hori izendatu beharrean gaudela, inolaz ere.

Horregatik edo, animaliak ere baserri ingurura ekartzeaz batera, izendatu ditugu, baina hainbatetan mundura atera garenean, munduaren berri emateko animalien ezaugarriak hartu ohi ditugu abiapuntu.


ANIMALIAK IZENDATU

Zergatik ote dauka tximeletak hainbeste izen eta erleak bat baino ez?
Hizkuntzan, denak dauka zergati bat, beti ezaguna ez izan arren. Behar bada, antzina baserritarrentzako garrantzia zuten gauzek, kasu honetan etxe-abereek, hitz bakarra hartuko zuten, baserritarrak elkarren artean ondo ulertzeko. Baserrirako baliagarriak ez zirenek, ordea, hainbat izen har zezaketen. Agian, erleak eztia lortzeko-eta erabiltzen denez, izen bakarra du baina tximeletek baserriari ezer ematen ez diotenez, ehunka izen dute.
meaza_8a.png

Eta zer gertatzen da animalia ezezagunekin, egoera ezezagunekin? Nola izendatu? Euskal faunakoak ez diren animaliei izena emateko, euskara berba konposatuez ere baliatu ohi da. Esaterako, “idiaketz” edo “basidi” ; “basasto” edo “basazaldi”; “basazezen” eta “adarbakar” edo “adarbakoitz”. Ikus daitekeenez, hitz konposatuak  bai, baina etxe-abereen izenekin eratu ziren, ziurrenera hiztunak ezagunaren bidez ezezaguna identifikatzeko moduan izan zitezen .

Intsektuak izendatzeko erabiltzen diren konposizioak ere aipagarriak dira. Holakoetan “sorgin” hitza da nagusi, “sorginorratz” esaterako. Eta euskal mitologian agertzen diren zenbait animaliak, bestalde, “gorri” adjektiboa hartzen du, hala nola, “txekorgorri”, “txahalgorri”…


MUNDU- EGOERA BERRIAK ANIMALI BIDEZ IZENDATU

Esamoldeetan ere etxe-abereen presentzia nabarmena da. Euskararen errekurtso oso erabilia da konparazioa: katuaren mihia baino finago, lupua baino gaziago, erbia baino bizkorrago, eperra baino zuhurrago, txoriak baino pozago, akerraren adarra baino gogorrago, sugearen eztena baino mingorrago… Hainbat dira euskarak konparazio bidez eratu dituen esamoldeak.

Irudiak sortzeko hitz batez bakarrik balia gaitezke edota esaldi oso batez. Lexikoaren alorrean, esate baterako, berba bakarreko irudiak ditugu, hala nola, “azeria” pertsona bat zuhurra dela esateko, “satorra” azpijokoetan dabilela adierazteko, “txoria” gutxi jaten duela aditzera emateko, “astoa” burugogorra dela esateko… Asko eta asko dira etxe-abereen izaeraren edo jokatzeko moduaren bidez buruan eratzen ditugun irudiak.

Esaera zaharretan ere etxe-abereak barra-barra aipatzen dira. Kasu honetan esaldi bidez irudikatzen dugu gure mundua, hori dela-eta, irudi hori konplexuagoa izan ohi da.

Horien artean, astoa da esamoldeetan eta esaera  zaharretan gehien agertzen den animalia. Hamaikatxo esaera daude: astoa saldu eta mandoa erosi edo zalditik astora joan; asto beltzarenak esan; asto bati buztana kendu eta beste bati ipini; astoa ehunetan.
 
Ahuntzaren kontuak ere ez dira gauerdiko eztularen neurrikoak, eta aipatu ohi dugu ahuntza baratzean; ahuntzak adarrak dituen aldera.

Behia eta idia ere arras gizatiar bihurtzen dira ondorengo esamoldeetan. Lagunaren behiak erroa luze; behiaren bosgarren txahala bezala gelditu; uztarria ekartzea behia baino lehenago; idia ez da bakarrik uztartzen.; jan idiak legez; idia adarretik, gizona hitzetik atzematen da.

Txerriak bizimodua bere heriotzean eman ohi zion baserritarrari eta noiz urde hilak uzkia hotz noiz urdea hil eta kurrinka bizi izan dira euskaldunak.

Eskerrak zaunka izan dugun alboan zakurra batzuetan, atariko txakurrari baino jaramon gutxiago egin diogun arren; besteetan Txakurra baino goseago bizi arren eta hainbatetan gure testuetan ere ibili izan garen beti atzean txakurraren buztana legez.

Eta inork antzarrak ferratzera bidali aurretik hobe izango da antzarren lumatzen bizitzea edo antzarretara ibiltzea.

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago