GOGO ETA GOGOETA
Gogoz hasten den oro gustura bukatzen dela esaten zuen amamak. Eta mugaegun jakin bat duten esperientziak gehiagogo aprobetxatzen omen dira, horrexegatik, bukatzen direlako, ez direlako betiko, beste zerbaiten atari izan edo ez, pausoa pauso delako beti. Hala gertatuko zait niri ere.
Gogoz hasi nuen iEskola, ulerbedi Idazle Eskola.
Go! Go! esaten diot nire gogorputzari zapatu gogoizero, dantzan jarri nahi izaten dut, baina ezin! Batzuetan besteetan baina errazagogo irteten dira hankak izara artetik. Astegunetan baina gogoizagogo esnatu beharra izaten dut lagunak bila etortzen zaizkidanean, nire zain izatea nahi ez badut behintzat.
Gogoiko klasera sartu baino lehen kafetxo bat hartzen dugu larunbatero, leku berean, ordu berean. Oso preziso.
Oso bero. Pizgarriak nire eztarria ukitzen duen momentuan, automatikoa itzaltzen dut: off. Eta kito. Banagogo gogoiz interesgarri bati aurre egiteko prest baino prestuagogo.
Gogorriak ikusten ditut lehen orduan zehar. Gogorriak gelako leihoetan zintzilikatzen ez diren gogortinak, gogorriak hurkoaren begiak, gogorriak nire hurrengo bertsoaren letrak, gogorriak izerdiaren izerdiz idatzitako lehen lau hitzak.
Gogorragoa izangogo zelakoan nengogoen, baina, gogoz hartuz gero... go! go! esaten diot gogoizero nire buruari, eta besoak iratzargailua itzaltzen du beste bost minutuz.