ETXERA BIDEA
Etxe-atariko ordekan, motza izan arren, abiatzerakoan gauza asko akordatzen dira; lehenengo pausoekin tolestatzen dira buruan: hartutako enkarguak, aste guztian izendatutako eginkizunak, beti egiteke izaten diren gauzak, eta noizbait egiteko gogoa izan duena ere bai. Aranondo txiki baten parera iritsitakoan, esan liteke bidea hasi dela. Bizkarrean bultzada nabaritzen da. Kontuak atzean gelditzen dira. Oinek presaka kolpatzen dute kaminoa. Korrika txikia sarritan sortzen da. Begirada bideari itsatsi zaio. Burua atzera gelditzen saiatzen da alferrik. Pausoak baldarrak eta kargatuak dira. Nekea barrenetik hasita nabaritzen da. Lehenengo begiek eta geroxeago oinek antzematen dute barrenean ordeka.
Derrigorra bukatu izan balitz bezala, oinek gorputzari jariatzen diote beheko ordekan. Oinak eta burua pixkanaka ibilera berrira ohitzen hasten dira atseginez. Zelai-barrenean zehar-zehar putzuek adierazten dute bidearen norabidea. Aurrera bidean etxeari albora begiratzearekin batera sumatzen da bidearen gainbehera. Bidearen barruan nonbaitera doaneko sentsazioa gainditzen zaio goiari eta beheri. Nekatuta baleude bezala kexatzen dira oinak aurreko jaitsiera ikusi orduko.
Bide zabalago batean sartuta, mendi magal osoa jaitsi behar du bideak; baina ez zuzenean, baizik eta, jira eta bira, batera eta bestera eginez. Bide zati hau ez zaio sekula mendiari txertatu, lur-jauziak direla eta sarritan eten baita kaminoa; beraz, urte sasoi gehienetan obrak egoten dira. Ibilbideak pinudi galantak ditu alboetan; baita, ordea, sagastiak eta intxaurrondoak ere, baserri inguruetan. Beheko aldean
baserriak ugaritzen hasten dira han-hemenka; baina oraindik ez dute etxe-atarian posta-kutxarik; ezta herriko farolarik ere. Azkeneko kurbaren ondoren errekari jarraituz, herri ingurura iristen da bidea.
Bidea herrira gerturatzen denean, hitzez eta kontuz janzten da. Bide alboan baserriak multzotan kokatzen dira, eta batean ez bada bestean, beti izaten da bide-ertzean bakarren bat hitza emateko. Kaminoa estua da harik eta bailaramailako bidera iritsi arte, nahiz-eta auzo hauetan automovil franko daukaten. Edozein eratara ere, segituan dago kamino nagusia, hau da, kamino ona, edo herri-arteko kaminoa. Esan liteke baserri hauek kalekoak direla, ez kale-kalean daudelako, baizik eta kaletik datorren kaminoaren ondoan daudelako. Atzean dira auzo hauetako baserritarrak, herrira joan-etorriak egiteko, alegia. Tamaina politeko parajeak deritzo jen de askok, izan ere, baserriko laboreak egiteko leku lasaiak izateaz gain, kaletik gertu egoteak ematen dien abantaila kontuan hartu behar da. Bide zati honetan askatzen ditu bidaiariak bere oinetako eta buruko giharrak. Goitik datorrenak beti ekartzen duelako berriren bat behekoentzako, eta behekoek, badaezpada ere, beti galdetzen dutelako.
Herrirantz jarraituta, herri-tarteko kaminoan, auzo-kaminoan ez bezala, automobilak dira nagusi. Kaminoa zabaltzen den bitartean da, baina oinezkoarentzat bidea estutu egiten da. Hemen bukatu dira kontuak, aurrera eta atzera, begiak eta belarriak luzatuta egiten da kilometro bat eskas duen zati hau. Zati honetan, arriskua nabaritzen da gorputzean, oin-puntak non doazen da izan beharreko ziurtasun bakarra. Automobilen ziztua nondik ote datorren justu-justu antzematen da. Ondoko baserritarrak patatak garaiz egiten ari ote diren irizten dio. Elizako kanpai-hotsa entzuten ote den iruditu, eta beherako autobusa albotik pasatakoan, bostak izango direla pentsa liteke.
Ezezaguna eta arrotza suertatzen da bide-puska hau. Ziztu bizian doazen automobilek ingurua hustuko balute bezala.
Sarreran, herria enfokatzeko hirurehun metroko ibilbide zuzena egiten du bideak. Irudiak kokatzen eta argitzen joaten dira, bide zati honetan. Pauso bakoitzeko aldatzen da ikuskizuna; eta barrutik, bidean sortutako burutazioek oraintxe egiten dute berriro ere agerraldia, igogailuetako isilunetan lez. Jendea bere automobilean airoso doala ikusi, baina inorekin hitzik egin gabe igaro beharreko bide-zati hau, ez badirudi ere, aldapa gora dago.
Kalera iritsitakoan, bide asko ageri dira, eta aukeraketa segituan hasten da. Beharrezkoa duk bidaia bukatutzat ematea. Iristea. Bidetik irten, tabernako atarian eserita jarri, eta oinak segituan konformatzen dituk. Bidaia hau ez duk ezer Aizkorrira igotzearekin alderatuta. Ehizera joateko egiten den bidea duk. Bizikletaz igotzeko, azkeneko tramuan aldapa galanta dik. Hortik joaten duk, baita, meategietara. Dagoeneko bidaia oroitzapena dun. Nekea dun gelditzen den arrasto bakarra.
Buruak, ordea, ez du bidea hain erraz eteten, inertzia indarrek ere horretara bultzatuko lukete, baita indarren batek, ere. Sekula ez da bide bera bitan egiten. Aldatzen dira: bideko paisaia, bide lagunak; eta nola ez, bidaiaria.
Nire etxeko bidea ez da misteriotsua, ez du bizitzako lotsarik astintzen, eta ez du inor harrapaturik uzten: etxetik kalera doa, eta baita, kaletik etxera ere. Egunean behin bakarrik egin zitekeen oinez ibiltzen zirenean.