Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

Bakarrizketan
   

Urduri nago, ezin besterik esan. Hamaika aldiz aterata ere oholtza gainera beti sortzen zait barruan urduritasuna, lehen aldiaren beldurra. hanka sartzearen beldurra, ezinegona. kezka, tximeleta eta inurriak gorputzean barrena.... Beti, beti da berdina eta hainbestetan errepikatzen den zerbaitetara ohituta egon beharko nuke baina ez. ez naiz ohitzen eta urduri nago.

Gaurkoan. dena den, badut arrazoirik urduri egoteko. Haurrak izango ditut ikusle. bai, munstro txiki horiek. Aspertuta nengoen helduei zuzendutako saioak egiteaz, aspertuta tabernaz tabema, gaztetxez gaztetxe, aretoz areto ibiltzeaz. Aspertuta nire hitz-aspertuaz, aspertuta beti gauza berdinak kontatzeaz eta are okerragoa dena. egun batean konturatu nintzen jendearenak telebistan entzuten diren latazko txalo eta barre algarak ziruditela. Hori sentitu nuen egunean esan nuen "'akabo, abentura hau iritsi duk amaierara eta asmazak beste zerbait bestela hireak egin dik!" Baina zer egin ordea? Zer asmatu? Ez nuen nire neurriko desafiorik topatzen.

Hemen nago, aurkitu dut nire mailako erronka. Helduengandik ihesi haurrengana jotzea erabaki dut. haurrekin ausartuko naiz bai, munstro txiki horiekin. Haurrek ez dakite disimulatzen helduek egiten duten bezala, haurrei gustatzen zaie edo ez zaie gustatzen. Haurrekin ez dut izango helduekin bezalako latazko txalo edo barre algararik, egingo dute edo ez dute egingo. Hau bai dela bene benetako erronka, haurrak nireganatzeko gai banaiz, orduantxe txikiek handi egingo naute. txikiekin haziko naiz.

Laster izango dira eguerdiko hamabiak. Kanpaiak laurdenak jotzen hasten direnean eta hamabiak lehen aldiz ematean argiak eta musika piztuko dira eta seguru nago gogotsu egongo direla zain ea teloi atzetik nor edo zer irtengo den ikusteko. Hamabi kanpaiak errepikatu ostean ni irtengo naiz salto batez eta salto horrekin atzean utziko ditut nire beldurrak. kezkak, urduritasunak, ezinegona, tximeleta eta inurriak, latazko txalo eta barre algarak... Oholtza gainera, ... hamar, hamaika, hamabi. "Eguerdion denoi!!"

Salto oholtzara eta haur pare bat besterik ez. Eskenatoki aurrean gizon eta emakume helduen koadrila pare bat edo hiru, ardo kopa bana eskuan hartuta zigarroa errez hizketan ela barre algaraka, arkupeko babesean, kanpoan euria ari duelako.

Amaia Artola Echeverria

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago