Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

1    
pdf    

Estatu esklabistak baino lehen, tribuak oinarrizko egiturak zirenean, liskarrak euren artean konpontzen zituzten. Egindakoaren ondorioen neurririk ez zegoenez, ordainketa ohitura desberdinak eraiki ziren. Geroago, botereak zentralizatu zirenean, arautzeari ekin zioten, menpekoen beldurra eta kontrol soziala irabazte aldera, bide batez.

Hammurabi-ren Kodea da ezagutzen den legedi zaharrena. Oinarria Talionaren legea da, hau da, begia begi truk. Araudi honen izaera bortitza ulergarria da, botere absolutu zapaltzaileen logikan, bai eskubiderik gabeko, eta betebeharrez betetako, esklaboen jendarteetan.

Lehen liberalek, ilustrazioan, gizabanakoaren askatasuna eta berdintasuna aldarrikatu zutenean, Talionaren legearen eraginkortasun eskasaz ere ohartu ziren: ez zuen balio delituak gutxitzeko, sufrimendua areagotzen zuen, eta boterearen gehiegikeriak ezkutarazten.

Hiritarren eskubideak onartu ziren, eta estatuak, botere zapaltzailea urrituz, haiek babestu beharra izan zuen. Kontratu soziala apurtzen zutenei, heriotza-zigorra edo bizi arteko kartzela ezartzea gehiegizkoa zela pentsatu zen, penatuarentzat krudelkeria, eta jendartearentzat jasangaitza. Egindakoa larria izanik ere, hiritar orok birgizarteratzeko eskubidea izan behar zuen, estatuaren ardurapean.

Nik uste, azken aldian, atzera egiten ari garela, eta nabarmen (Ez naiz “Parot” dotrinari buruz ari zehazki, disidentzia politikoarena larriagoa baita). Oro har, Kartzelak presoa izorratzeko eta menperatzeko dira; lege aldaketak, zigorrak gogortzeko; eta lehen 30 urte bazen azken muga, gero 40 ezarri zuten. Orain, bizi arteko kartzela zigorra ezarri nahi dute. Aztoratuenak (ikusi ditut Madrilen oihuka), berriz ere, Heriotza-zigorra eskatzen.

Estatua botere absolutua berreskuratzen ari da, eta zenbait jende alde dago. Hiritartasun zentzua galtzen goaz, eta menpeko zoriontsu bihurtzen ari gara, aldamenekoaren salatzaile, auzokoaren jazarle, Anai Handiaren begiradapean. Talionaren legea berriro ezartzeko, biktimen mendeku gogoa erabiltzen dute, komunikabideetan intelektual morroiek alarma soziala sortzen duten artean.

Ni, neu, ez nago ados. Gizabanakoarentzat 20 urtetik gora kartzelan egotea izugarria da, benetan, gizatasunaren aurkakoa, eta 30etik gorakoa mendekuzaletasunetik bakarrik ulertu ahal da, hots, ez da eraginkorra, eta sufrimendua areagotzen du.

Baina estatua, guztiona bada, ezin da mendekuaren aldekoa izan, eskubideen aldekoa baizik. Ilustratuak asmatu zuten ipuin sinestezin hori. Eta guk sinistu.

Iñaki Odriozola

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago