Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

argia13    

Gosaltzen nengoela, harrituta utzi nau politikari famatu batek: “Kataluniako herritarrei, euren etorkizuna erabakitzeko, hitza ematea demokraziaren aurkako ekintza da, demokrazia dagoen legedia errespetatzea baita, eta legedia horrek ez dio uzten katalanei hitza hartzen”. Ogi xigortua kafesnera erori zait, eta zipriztinak alkandora jantzi berria zikindu dit, bat-batean.

"Hemen zerbaitek ez du funtzionatzen", pentsatu dut, trapuarekin kafe orbana garbitzen saiatzen nintzen artean, -norbaitek oinarriak hankaz gora jarri dituelako-. Nola daiteke herritarrei hitza ematea antidemokratikoa izatea? (Beste galdera bat izango litzateke, nola izan dezake honek hain aurpegi gogorra? Baina tira

Ilustrazioaren bultzatzaileek Zuzenbide Estatua ezarri zigutenean, legedia herritarren arteko oinarrizko akordio –hitzarmen soziala- bezala pentsatu zuten. Beraz, gizabanakoak dira oinarrizkoak, eta hauek elkarbizitzarako antolatzen dira, adostasun batzuetara helduaz. Adostasun horiek lege bihurtzen dira, eta ondoren, forma juridikoa hartu dutenean, bete egin behar dira.

Logikarik baldin bada, denboraren poderioz, giza-arteko akordioak, jendartea aldatzen doan neurri berean, aldatzen joan behar dira, eta garai berriei egokituz, hitzarmen soziala eguneratuaz, estatua eta gizabanakoaren arteko hitzarmenak oreka manten dezan.

    Legearen inperioa,
inperialismo bihurtu
zaigu, eliteek,
egoera hankaz gora
jarriz, okerbidetik
eroan diguten
Estatuan

Demagun hau horrela dela (eztabaidagarria izan arren, Marx gogoan). Horren arabera, herritarrei hitza ematea da demokraziaren oinarria, eta legea horretara egokitu beharko litzateke, herritarren nahia gauzatzeko bidea babesteko. Eta aldatzekotan, legea egokitu beharko litzateke, Katalandarrak euren etorkizuna erabaki dezaten.

Baina, gaur egun euren burua ilustratutzat daukaten liberal eta sozialdemokratek, ordea, beti gizabanakoaren aldarria egiten ari diren arren, gero, legea, honen gaineko bezala hartzen dute. Legeak, gorpuztutako izaera aldaezin eta betierekoa bailuen.

Legeak, Zuzenbide Estatuak, Jainko itxura hartu du, eta gizakion arteko akordioen gain ezartzen den zementuzko kubo astun bihurtu zaigu, demokrazia beraren zentzua ere irentsi eta aldatu duena. Legea erlijio bihurtu dute, eta gizabanakoei betearazten digute, berezko edo naturala bailitzan, gure arteko akordioa dela ezkutatuaz. Legearen inperioa, inperialismo bihurtu zaigu, eliteek, egoera hankaz gora jarriaz, okerbidetik eroan diguten Estatuan.

Baina hau onartezina da, kotxerik ez datorrenean semaforo gorria dagoelako geldirik egotea bezalaxe. Ez zaizue iruditzen?

Iñaki Odriozola

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago