Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
luma14    
   
Zer da irratia niretzat?
luma14_a

 

Hasteko topiko bat: irratiaren xarma dut gustuko

Non entzun dut hau? Irratian ziurrenik. Izan ere hainbat kazetarik badu  irratiaren goxotasunaz, anonimotasunaz eta xarmaz hitz egiteko joera. Horrelakoetan hainbat aktorek antzerkiari jaurtitzen dizkioten loreak datozkit gogora, nahiz eta gero itxura politagoa duen edozein telebista edo pelikularekin alde egiten duten

Hurrena, galdera bat: irudiaren  gizartean non dago irratiaren  tokia? Iazko Bertsolari Txapelketaren harira, asko komentatu zen, irudiak hainbesteko garrantzia duen garai hauetan nola zitekeen hainbeste jende bertso saioetara hurbiltzea,  oholtza gainean mugitzen  ez diren horiei, doinuen bidez  hitzak iruten entzutera.

Irratiak ere, bizi dugun irudiaren gizartean, nolabait  kontrako bidea egiten du.  Telebistan gero eta kate  gehiago ditugu, zer esan interneti buruz, amaitzen ez  den sarean denetik egiteko aukera dugu, denetik aurki dezakegu, denetik  ikus dezakegu. Irratiak, aldiz, ez du dena  eginda ematen, ez digu guztia erakusten.  Hau izango du agian bere erakargarritasun  nagusiena Irratiak irudimena lantzera bultzatzen gaitu, nahi gabe, ohartu gabe, entzuten ditugun ahotsei forma ematen diegu, aurpegiak imajinatzen ditugu; estudiotik kanpo baldin badaude, beraiek dauden tokia imajinatzen dugu; literaturaz ari baldin badira, mundu horretan murgiltzen gara; bidaiez ari baldin badira, kontatzen dizkiguten parajeak nolakoak ote diren pentsatzen  dugu eta beraiekin batera mugitzen gara...

Eta bukatzeko, zer da irratia niretzat? Zergatik dut hain gustuko? Agian, berarekin esnatzen naizelako... ta berarekin oheratu gauero... eta ohera ez  gara gustuko ez dugunarekin sartzen

Iban Balerdi

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago