Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

luma7_7    
Azalorearen izena

Erdi Aroan nominalistek eta unibertsalistek polemika sutsu bat izan zuten lehenago zer izan zen jakiteko, izena edo substantzia (alegia, arrosaren izena edo arrosa bera). Horren harira, badira hilabete batzuk 'Euskadi' eta 'Euskal Herria' izendapenen arteko ikamika ikusita, gure herrian eztabaida hori ez da oraindik amaitu.

Lehena botere politikoak sustatzen du; bigarrenaren sostengua tradizioa
da (Iruña-Veleiako astakeria borobiltzeko 'Euskadi ez da Iberia' idatzia agertu balitz ere). Bien erdian, gure emozioak. Sentimenduak.

Linguistek aspalditik azaldu ziguten hitzen esanahiak komunitateak finkatzen dituela. Hau da, ohitura eta baldintza sozio-politikoek. Eta horiek guztiek alda daitezke, arrazoiak arrazoi. Esaterako, Alemanian batzutan barregarriak diren eufemismo batzuk hobesten dituzte 'Führer' hitza (gidaria, liderra) saihesteko, Hitleren usaina dario-eta.

Gurean ere, hitzekiko jolasak oso zabalduak daude, bereziki politikoen artean. Inoiz ez diogu Ezker Abertzaleko kide bati Espainiaz mintzatzen entzungo, ezta PPko bati euskal gatazkaz ere. Hitz guztiak marko kognitiboen bidez aurkezten dira, margoak balira bezala. Eta hitzaren esanahiaren harago, ulertzen duguna, -geratzen zaiguna, alegia- marko kognitiboa da. Beste era batean esanda, marko kognitiboak elkarrizketaren muga eta tresna definitzen ditu: jokoaren arauak.

Hori horrela, Euskadi hitza, orain dela 30 urte, Euskal Herria hitzaren parekoa zen; hortaz froga ugari daude The Organisation-en izena barne. Euskadi hitza, egun, Euskal Erkidego Autonomoaren sinonimoa da; eta hori ere erraz baiezta daiteke (galdetu, bestela, nafar bati). Euskaldunok gure identitateari gaineko eztabaida espainolez egiten utzi dugu eta espainolez, agian 'de tanto llover en Euskadi', 'Pais Vasco' hitza urak hartu du. Ez da kasualitatea izendapen horren defendatzaile gehienak erdaldun izatea.

Beraz, ikusten dugunez, Euskadi eta Euskal Herria izendapenek tablero eta fitxa ezberdinak ezartzen dituzte. Hori kontuan hartuta, bakoitzak bere ondorioak atera ditzala. Erdi Aroan, substantzia bere izena baino lehenago zegoela erabaki zuten, arrosa, izendatua izan edo ez, berez existitzen baitzen. Arrosa, ez azalorea.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago