Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

luma7_6

Buufff... Bortitza izan da gaurkoan ametsetatik errealitaterako pausua. Mundu honetara itzultzeko begiak ireki ditudan momentu berean bart gaueko alkohol eta zigarro perfumea surdurzuloetatik sartu zait. Barru-barruraino. Ia goragalea sorraraziz. Burukomina puntuala izaten da mota honetako hitzorduetan eta espero nuen momentuan agertu da, ohea uzteko ahaleginetan ari nintzela. Momentu horretatik aurrera alferrikakoa izaten da min gutxiago eragingo didan postura bat bilatzea, eta betiko erremediora jo dut: Spidifen. Droga gogorra.

Erabaki dut. Ezin dut bizitza mota honekin jarraitu, hau izango da denbora luzean egingo dudan azken parranda. Konbentzituta nago. Erritmo honekin jarraitzen badut infernura joango naiz, zuzen-zuzenean, epaiketarik gabe, errugabetasun presuntzio kontzeptua existituko ez balitz bezala. Eta kuriositatea sartu zait...zer egin behar dut zerura joateko? Galdera guztien erantzunak aurkitzen diren tokira zuzendu naiz berehala, birritan pentsatu gabe, orakuluaren tenpluko atea jo dut, Internet, nire kuriositatea lasaituko duen erantzunaren bila.

Milaka orri agertu dira segundo batean nire aurrean, nik beraien gainean klik bikoitza egin eta bere edukiak erakusteko irrikaz dauden orriak. Gehienak erlijiosoak. Sekta tankera hartu diet askori eta hauetako batean sartuta bukatu aurretik kuxkuxero lanak bertan behera uztea komenigarri iruditu zait. Gorputzaldi txarra jarri zait hainbeste gurutze eta jainko ikustearekin. Erlijioarekiko dudan alergia izango da. Edo atzoko mozkorra. Ez dut nire burua engainatuko.

luma7_6_a  

Zerura joan nahi izan ezkero ondo portatu behar naizela irakurri dut. Lagunekin zerbait hartzera edo mendira joan beharrean elizara joan behar dudala, apaizak hainbeste aldiz errepikatutakoa berriro entzutera. Bizioak: erabat debekatuta. Alkohola, drogak, sexua, alperkeria...agendatik ezabatu. Min egin didaten eta gorroto ditudan pertsonak nire lagunak balira bezala tratatu behar ditut. Beti besteengan pentsatu behar dut eta bizitza honetan gero eta gehiago sofritu, orduan eta gertuago egongo naiz zerutik. Hau da, beste gauza askoren artean, paradisuan bizi nahi badut ordaindu behar dudan prezioa. Badirudi zeruan ere alokairuak garesti daudela. Bertan tokitxo bat nahi duenak bere bizitza infernu bilakatzea beharrezko baldintza du. Hori bai...behin sufrimendu guzti hau pasa ondoren hodei baten gainean, eta biluzik, harpa bat jotzeko aukera izango dut. Eternitate osoan.

Gauza hauen guztien inguruan hausnarketa azkar bat egin dut eta barru barrutik sentitu dut eskari bat egiteko beharra, beste mundu misteriotsu hartan bizi omen den jaunari arren eskatzeko premia: Luzifer! Entzuten banauzu egidazu mesedez leku bat zure erreinuan. Goiz hala berandu han agertuko bainatzaizu.

CARPE DIEM.

Aitziber Lekuona

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago