Idazle Eskolak 70 lagun trebatu ditu lau urteko ibilbidean
 
eta beste 15 hartuko ditu aurten 
 
Aurrerantzean ikasleek, bigarren urtean, 30 orriko
 
lana egingo dute 
 
F.I.
 
Diario Vasco  2007-9-21
 
 
DONOSTIA. DV. Idazle Eskolaren bosgarren ikasturtea aurkeztu zuten atzo Donostian erakunde antolatzaile eta laguntzaileek: Euskal Idazleen Elkartea, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa, Bergarako UNED, IVAP eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Izango da berrikun-tzarik: adibidez, webgune bat jarri da mar-txan (www.idazten.com), non hango ikasleen lanak eman diren argitara. Aurrerantzean, horixe izango da ikasleek gizartera iristeko izango duten tresna na-gusia.
 d_vasco.gif    

Jakina denez, Idazle Eskola hau ez da literatur idazketara mugatzen; badago administrazio- eta dibulgazio-idazketan trebatzeko aukerarik ere. Baina ikasle gehienek literaturaren hautua egin izan dute orain arte. Ikasketak bi eratara egin ohi dira: larunbatetako eskolak Bergarako UNEDen eta, bestetik, eskola telematiko batzuk, Asmoz Fundazioaren bitartez.

Hauek esan zituen atzoko aurkezpenean Tere Irastortza, Idazle Eskolako zuzendariak: «Beste tutoretza mota bat jarriko dugu aurten, eta ikasleak, bigarren ikasturtean, 30 orriko lan original bat egin beharko du, berak nahiago duen generoan, aldamenean tutorea izango duela urte guztian zehar. Webgunea aldatu egin dugu eta hortxe argitaratuko dira ikasleen lanak, eta era horretara jakin ahal izango dute besteen iritzia».

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Fito Rodriguez, honela mintzatu zen: «Garai batean, batzuek esaten zuten bertsolaritza ezin zela eskolan ikasi, bertso eskoletatik ez zela bertsolaririk aterako. Baina frogatu da ikas daitekeela, eta an-tzekoa gertatzen da idazketarekin: ikasi egin daiteke».

Asmoz Fundazioaren izenean, honela jardun zuen Luis Mari Zalduak: «Behin eta berriz esan dudana esatera noa: Internet eta idazketa ez dira elkarren etsaiak. Orain sekula baino gehiago idazten da, ikusi besterk ez dago zenbat erabiltzen den posta elektronikoa».

Izen emateko epea zabalik dago eta matrikula urriko lehen astean egin daiteke. Hamar- -hamabost taldea osatzea dute helburu. Argibideetarako helbidea: ieskola.asmoz.org

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago