|
MUGAKOOK
Mugan bizi garenok barrura begiratzen dugu,baina, begi ertzetan ageri da bestaldea. Eta haren lilura. Mundu berria, arrotza, traidorea. Mugan bizi garenok noizik eta behinean mugaz bestaldean bizi direnen begi niniak ikusten ditugula egiten dugu amets, zuhaitz adasken artetik. Beltzak dira, diztiratsuak agian. Mugan bizi garenok gorputza erdi arrotz, erdi hotz sentitzen dugu; Erdia baino ez bagina bezala, mugako. Mugan bizi garenoi ere, bestaldetik datorren haizeak ilea orraztu egiten digu. Eta entzuten ditugu bestaldeko jaietako iji eta ajak. Mugan bizi garenok ezezagunaren begi niniak ikusten ditugu mugaz bestaldean, eta neba-arrebenak sentitzen bizkarrean. |
VIVES,Alaitz " Mugakook"
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Bisitak: 274643