Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 micro1.gif
      
l6_vives_43.gif

 

HONDARTZAN

Eguzkiak belauntzia piztu egin du hodeiertzean,
kandela zuria bezala.
Takoidun zapatak ez dira erosoak hondarretan.
Ezin goizez jakin haiek hondartzara ekarriko nindutenik,
ez eta ilunabarrean itsasoak berdinduko nauenik.

Eguzkiak hondar bustian margotzen
duen suzko bidea gurutzatu du
oin hutsik korrika doan emakumeak.
Neguko haize hotzak eguzkiari
ospa egiteko esan dio.
Arrantzaleak kainabera hondarretan
anklatu du itsas goraren zain.
Zer arrantzatzen duen galdetu nahi diot;
takoidun oinetakoak ez direla egokiak
hondarretan ibiltzeko esan dit berak.

Itsasertzean oinez,
nekez,
Noiz buelta eman amaierarik gabeko hondartzan?
Nola gelditu,
ze hondar metro kuadro gainean eseri naiteke
deskantsatzera?

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago