Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Moñux Txintxurreta,Ana
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2377
MOÑUX TXINTXURRETA, Ana"Bihotzeko adiskide" Luma berrien eleak zenb: 11, 9 or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Urkiza Lekue,Lauri
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1889
URKIZA LEKUE, Lauri " Espirala" 7K Aldizkaria zenb: 807 , 22-23 or. Espirala ¡Se morirá usted, sí, se morirá, aunque no lo quiera; se morirá usted y se morirán todos los que lean mi historia, todos, todos, todos sin quedar uno! ¡Entes de ficción como yo… Miguel Unamuno Aspergarrirantz jotzen duen arratsalde tarte honetan, kafetegira sartu da gizona. Gabana kendu eta pertxa batetan izeiz, hotzetik babesten duen berokia erantziz, barrara abitu da. - Hutsa mesedez. Bitartean gizonak erlojuari begiratu dio.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Jauregi Lejona, Araitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1956
JAUREGI LEJONA, Araitz" Gugan bizi dira" 7K GARAren aldizkaria zenb: 768, 22-23 or.Gugan bizi dira Zenbait usainek, tokik edo soinuk gogora ekar dezake trauma sakona» irakurri zutenekoa etorri zaio gogora, eta bere buruari galdetu dio ba ote dagoen norberak bizi izan ez duen zerbait gogoratzerik; ba ote duten, amets batean bezala, ordukoek gugan bizitzarik, ba ote duten gure begietara irudi moduan agertzerik, sekula ezagutu gabeko bizipenetan bezala. «Trauma handi batek belaunaldi oso bati eragindako izua belaunaldiz belaunaldi transmititzen da»,
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Martin Apezetxea, Ruth
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1883
MARTIN APEZETXEA,Ruth" Eltzekoari bueltaka" 7k GARAren aldizkaria zenb: 22-23 or.Eltzekoarl bueltaka Aspaldidanik aditzen zituen Señora eta semea elkarri irainka, eta ia egunero. Señoraren urtebetetzeaz, gero, ordea, errietan zirela aditu bezain pronto, gelako ate ondora hurbiltzeko agindua zuen neskameak. Señorak berak emana. Ordura arte, ama-semeen sesioak beste geiaren batean harrapatzen bazuen ere, sukaldera bueltatzen zen Karmentxu, atea itxi eta irratia pizten zuen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Irastorza San Vicente, Miryan
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1985
IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Nora?" 7k GARAren aldizkaria zenb: 765, 28-29 or. Gorroto ditut honelako uneak. Benetan. Zalantzak ez dit bizitzen uzten. Egia esan, sobera urte ditut horrelakoetarako; baina gogaikarria da, benetan. Ba ote dago ez jakitea baino gauza mingarriagorik? Umea nintzenean gurasoek hartzen zituzten erabaki guztiak. Ez nuen inoiz aukeratu beharrik izan eta, zer esango dut bada, inoiz ez zait burutik pasta ere egin erabakiren bat edo beste ezegokia izan zenik.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Andreu Eizagirre, Alaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2188
ANDREU EIZAGIRRE, Alaitz" Zazpiak" 7k GARAren aldizkaria zenb: 762, 22-23 or.ZAZPIAK Jainkoa izan nahi dut. Edonon egon, eta munduaren suntsiketa plazerez ikusi, bizi edo eragin. Goitik, guztiaren gainetik, begiak zabal. Ahoa ireki eta guztia irentsi ; inurri ñimiñoenetik hasi eta dorre altueneraino iritsita, guztia barrura, Neu naizelako Gizakia.