Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
ZAZPIAK
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Jainkoa izan nahi dut. Edonon egon, eta munduaren suntsiketa plazerez ikusi, bizi edo eragin. Goitik, guztiaren gainetik, begiak zabal. Ahoa ireki eta guztia irentsi ; inurri ñimiñoenetik hasi eta dorre altueneraino iritsita, guztia barrura, Neu naizelako Gizakia.

Jaiotza arrunta izan omen nuen; bai, hehintzat, anai-arrebenekin alderatuz gero. Denborarekin lkusi dut, ondea, zesareaz jaiotzeak, edo siamdar biki izateak, edo erditzean ama hiltzeak ez duela aparteko ezer. Nire jaiotza arrunta izan zen, hizitzak halaxe erabaki zuelako Siamdar bikiak umetan hiltzea erabaki zuen bezala, hiru urte besterik ez zituztela, eta matrizidari aitaren arbuioa erantsi zion modu berean Zesareaz jaio zenarena nik konpondu nuen. Atzo. Atzo, atzo, atzo, atzo hil ziren hamar also! Ez Bakarra izan zen, eta agurea. Nire neba ezin ederrago, ezin azkarrago eta ezin eskuzabalago Juan, Zikina!

Baliteke bizitzak berak ere bere lekuan jarri izana aspaldi, seme-alaba jaioberriak lapurtu zizkionean, adibidez. Edo etxea erre zionean. Hura bai gozamena! Bakoitzari, berea. Atzokoa nik erabaki nuen, ordea. Eta plazerak goia jo zuen. Korritu egin nintzela usted dut! Beste behin ere, korritu. Zezen korridetara inoiz joan ez izanak tristatzen nau, agian. Baina tira, ez naiz oso urruti ibili. Apaizekin eta mojekin Iarrua jotzea ez dago edozeinen eskura,ez. Ezta eduki ditudan maitale kopurua izatea ere. Horrenbeste zakil, titi, gerri, aho eta alu egin ditut nire! Geldiune bat egingo dut, hankartearen deiari erantzun beharra dagoelako, beti. Listo. Ez naiz.ez,atzean gelditu.Bizitzak zerbait eman badit, alu zoragarri hau izan da-eta. Gainontzekoa neuk lortu dut; inoren laguntzarik gabe lortu ere.

Jendeak ez du ezer ulertzen, edo ez ulertu plantak egiten ditu nik eskuratutakoa inoiz Iortuko ez duela lkaslen duenean. Juanek ere ez zuen ulertu nahi izan zergatik erosten nituen artelan zaharrak, bata bestearen atzetik erosi, bai enkanteetan, bai museo zaharkituetan. Edota zerk bultzatzen ninduen langabezia-datuak puztera, etxebizitzen bilduma egitera eta altxorrak nire lurretan ezkutatzera. Neurea gorde nahi nuen, hesterik gabe. Nik lortutakoari lekua utzi, eta nire azpikoei merezi zutena eman.Sinplea da; indartsuenaren garaipenaren ideología aplikatzea, beslerik ez. Ulertzen ez nauen jende horrek inbidia dit. Badakit hori dela, eta horrexek puzten nau. Eta pozten. Bildutako aberastasun izugarri hori beste inoren esku izango ez dela pentsatzeak sekulako lasaitasuna ematen dit. Gasolina prest dut.

ldazteko darabildan luma perfektu hau ere erreko dut, aluaren kontra gora eta behera, kanpotik barrura eta barrulik kanpora igurtzita. Nire aluak erreko du. ldatzi hau bukatutakoan izango dudan auto-festaren ideiak dardara eragin dio lumari eusten dion esku zaharkitu honi. Ezin diot gehiago eutsi; beste geldiune bat egingo dut. Listo. Beste luma bat atera dut bere kaxatik. Bestea errauts da orain; ez du inork ukituko.

Umeak ginela , ezin izaten nuelako Juanena zen ezer ukitu. Ezta here esku leunak Iaztandu ere, ez eta musurik eman, edo amorruak itsutzen ninduenetan haren gauzarik apurtu ere. Miraria izan omen zen haren jaiotza, nirea ez bezala. Zaindu beharra zegoen, perfekzioaren izenean. Nire jaiotza arrunta izan zen, Neu naiz, ordea.Gizakia. Nire borobiltasun perfektuan, zure gainetik dagoen Gizakia. Zarena zarela, beti egongo naizelako edozein zuren gainetik, Eta gainean.

Aita gizajoak mahai gainean hiltzen zituen jaki-festa ikaragarri haietan bezala. Gabonetan izaten genituen jakirik onenak, eta urtebetetzeetan. Arkumearen zatirik onena Juanentzat izaten zen, ordea. Baita neure urtebetetze egunetan ere! Matrizidari, berriz, hezurrak ematen genizkion, mahai azpira botata, txakurren gisara zurrupa zitzan. Bakoitzari, berea. Ni tartean nengoen Baina lehen dirutxoak irabazten hasi nintzenean amaitu zen hereizkeria hura. Nahi nuena jaten hasi nintzen, eta halaxe jarraitzen dut. Nahi dudanetan, arkumea osorik barrura, ardo batila onenek Iagunduta. Gaur ere horixe bazkaldu dut . Erdi-arkumea naiz orain. .Nahi dudana izan naitekeelako . Gizakia ni neu naizen aldelik.

Lortu dut .Banaiz izan dudan guztia. Neu naiz ni. Eta zu. Eta hura. Baita Juan ere, neuk erabaki nuelako haren heriotza benetan ziztrina izatea. Bakoitzari, berea. Eta ez zait zure iritzia axola. Bakoitzari, berea; baita zuri ere. Neuk erabakiko dut, ordea, neurea. Neure heriotza ez da arruta izango. Horregatik ari naiz hitz hauek idazten, munduak jakin dezan Gizakia neu naizela, eta Iasler Jainko izango naizela. Horixe baino ez zait falta. Neure heriotza ez da arruta izango, eta munduak betirako gogoratuko nau. Baita zeuk ere. Neure buruaz beste egingo dut eta Jainkoa hil, Jainko berria ezagut dezazuen: Ni Neu.

Orain ere badator. Badator, joatea nahi dudanean Hau alferkeria, idatzi beharra. Hau nagikeria, aulki honetatik jaikitzea, jabetza guztiei su ematea, gutun hau egunkarietara bidaltzen eta neure burua gurutziltzatuta hiltzea. Gurutzera igotzea, haraino goraino…Nagi naiz…Bihar jarraituko dut, akaso. Edo etzi. Baina nire heriotza ez da arrunta izango, ez. Bihar egingo dut, edo etzi…

NOR DA

ALAITZ ANDREU EIZAGIRRE

Bilbon jaio zen, 1986an. Egun, euskara irakaslea da.
Idazle Eskolako bigarren maila amaitu berri du.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli