Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Eltzekoari bueltaka 
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Aspaldidanik aditzen zituen Señora eta semea elkarri irainka, eta ia egunero. Señoraren urtebetetzeaz, gero, ordea, errietan zirela aditu bezain pronto, gelako ate ondora hurbiltzeko agindua zuen neskameak. Señorak berak emana.

Ordura arte, ama-semeen sesioak beste geiaren batean harrapatzen bazuen ere, sukaldera bueltatzen zen Karmentxu, atea itxi eta irratia pizten zuen. Señoraren urtebetetze eguneko oihuak ezin izan zituen irratiak inola gorde baina; gelako nahiz korridore luzeko pareta garaietan errebote egin eta etxeko bazter guztietaraino hedatu ziren, irrati zaharraren uhinak irentsi arte. Karmentxuk eltze ondoan itxaron zuen sesioa amaitu arte, garbantzuei zurezko koilaraz ematen zizkion bueltak zenbatuz. Ehun eta berrogeita bigarreneraino heldu zenean, kaleko atea sumatu zuen, semeak alde egin zuen seinale. Orduan mahai gainean utzitako urdai zatia eltzean jarri eta geratzen zitzaizkion gelak atontzeari ekin zion. Lana amaitu eta bazihoala esatera hurbildu zitzaionean. Señorak honela hitz egin zion:

Badakizu Jean Paul gaixorik dagoela. Azken bolada honetan urduri, antza, eta sosegurik aurkitu ezinean dabil gajoa eta beldur naiz halako batean bere buruaren kontrola erabat galduko ote duen. Erietxera itzuliko da aurki, baina bitartean, errietan garela aditu bezain pronto, gelako ate ondora hurbildu beharko duzu eta nik deituz gero, sartu. Ulertzen?

Egin beharrekoa ulertua zuen Karmentxuk, baina Jean Paul handia bere onera bueltatzeko Señora eta biak nahikoak izanen ez zirela jakin bazekien, noski, era berean Señorak bazekien legez. Gurera heldu zinenetik Jean Paulek begiko zaitu oso, ere esana zion Señorak urtebetetze-egunean, baina horrek ez zuen neskamea inondik inora lasaitu, urduri hurbiltzen zen aldiro ate ondora eta han itxaroten zuen, giharrak erabat gogorturik, geldi, adi belarriek Karmentxu!!! noiz adituko.

Ezagun bilakatu zen egun hartan ere, Karmentxu urduri hurbildu zen ate ondora, oso. Zelatan zegoenetik sesioak bortitzagoak eta luzeagoak bihurtu ziren, noiz artzaituko itxaroten zuen artean. bere buruak sukaldeko eltzekoari bueltak ematen zizkion, eta jada berrehundik gora zenbatzeraino iritsia zen.

Karmentxu ezagun bilakatu zen egun hartan, ama-semeek urdail eta hesteetatik egiten zioten garrasi elkarri. Semeak jaurtitako irainak, neskameak inoiz ezagutu ez zion herraz itzultzen zizkion amak, negarrik gabe, ahots garbiz.

Isiltasunak mende hartu zuen gela barrua halako batean. Karmentxu geldi-geldi geratu zen, edozer eginda ere barrukoek, Jean Paulek adituko zuen beldur. Sarraila berria oraindik jarri gabea zela ohartu zen neskamea. Goizean lanera iritsi bezain pronto, Señorak sarraila hondatu egin zela eta berria jartzera etorriko ziren abisua eman zion, txirrinari adi egon zedin. Semeak, sarraila zulotik ateratzearekin zerikusirik bazuela berehala antzeman zuen neskameak, Senorak gehiagorik azaldu nahi izan ez bazion ere.

Makurtu eta zulotxorantz hurbildu zuen begia Karmentxuk. Ez zuen, ordea, aurpegia behar bezala jiratu eta sekulako danbatekoa hartu zuen sudurrean. Bitan banatu behar zitzaiola sentitu zuen. Zorionez, gelakoek isilik jarraitu zuten. Eskua sudurretik kendu gabe sarrailara hurbildu zen ostera. Ezin zituen ez bata ez bestea ikusi. Pausoak, aldiz, berehala entzun zituen, Jean Paulen bota takoidunen hotsa ezaguna zuen oso, aterantz zetorren. Zutitu egin zen Karmentxu, Jean Paulek hantxe harrapatuko zuen, zelatan, eta neskame kuxkuxeroari ezin-bestean eskarmentu emango zion. Jean Paul, etorri hona! Señora oihuka hasi zitzaion. Jean Paul, etor zaitez! Beste bi pauso. Etortzeko esan dizu amak!! Isiltasuna. Pausoak berriro ere, ate ondotik urruntzen oraingoan. Zer ostia nahi duzu, otsoa?, semeak.

Sukaldera ihes egin zuen neskameak, eta irratia piztu. Eltzekoari bueltak ematen hasi zitzaion, zenbatu beharrik sentitu gabe, ez baitzen jada gelatik garrasirik heltzen. Sukaldeko zereginetan murgildu zen orduan, eta hantxe harrapatuko zuen kaleko atearen txirrinak. Sarraila berria zekarten, noski. Eskuak zapiaz igurtzi eta aterantz abiatu zen, Señoraren gelak isilik jarraitzen zuen.

Polizia bi aurkitu zituen atearen beste aldean, buenos días, ¿vive aquí la Señora Ortiz de Mendate?, galdegin zion batek eskua Iokian jarrita. Adelante, pasen, oihu egin zuen Señorak. Poliziek aurrera egin zuten berehala, neskamea ate ondoan utzirik.Tranquila, señora, tranquila, entzun zuen Karmentxuk, eta gelara hurbildu zen.

Señora apaintze-mahairen aurrean zegoen eserita. aurpegiaren isla ikusi zion neskameak ate ondotik. Ezberdin sumatu zuen, zimur gehienak desagertu izan balitzaizkio bezala, gazteago. Semea lurrean zegoen, odol putzu handi batez inguraturik. Polizia bat Señorarengana hurbildu zen eta besteak Jean Paulen bularrean jarri zuen belarria.

Karmentxu ere polizia-etxera eraman zuten. Han eman zituen arratsalde eta gau partea. Polizia-etxetik irtetean, kazetari bat hurbildu zitzaion, neskameak erabat ubeldua zuen sudurrak erakarrita akaso, tiene usted algo que ver con el crimen de ayer? ¿Conocia a la víctima? Eta Karmentxuk, urduri, bueno, un poco. ¿Le podría hacer unas preguntas?, kazetariak grinatsu. Bueno, vale, Karmentxu neskameak.

NOR DA

Ruth Martin Apezetxea

Hernaniarra, berak uste baino hernaniarragoa. Arte dramatiko ikasi zuen.
Haur naiz helduentzako antzerki-tailerrak zuzentzen ditu.
Gauzak kontatzeko beste bide bat deskubritu berri du: idaztea.
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli