MEAZA URIAGEREKA, Igone" Etxe abereak eta hizkuntza" Luma berrien eleak 2008 .Zenb. 6 , 8-9 or.Arraultzeak ala oiloa, hizkuntza ala mundua? Zer dator lehen? Jakina da herri baten inguruneak, ohiturek eta bizipenek hizkuntzan izugarrizko eragina dutela eta eragin hori hizkuntzaren esparru guztietan ageri dela, baina aldi berean, hizkuntzak ere bere aztarnak utzi ohi ditu munduan, horregatik esan genezake mundua eskura jartzeko izendatu egin behar ditugula gauzak, eta aldi berean, mundu berri bat deskubritu nahi badugu, mundu hori izendatu beharrean gaudela, inolaz ere.