Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Ilargiak hitz egin zuenekoa
   

Leihoaren aurrean dago idazlea. Idazmahaia zahartuta dago, eta aulkiaren dekoratu itsusiaren alboan, ez du idazleak nahiko lukeen atmosfera artistikoa sortzen. Baina sor dezakeen estanpa kutreaz arduratu gabe gogoz ari da lanean. Nobelaren bat ariko da idazten seguruenik. Ez daki zertarako, ezta zergatik ere. Behin Ieihoaren aurreko idazmahai zaharrean esertzeko ohitura hartu zuen eta geroztik orduak pasatzen ditu, begirada makur eta jarrera goibel, orri zuriak tintaz zikintzen. Ez da ohartzen idazten duena ez. dela batere erakargarria. Errepikakorra da eta izugarri aspergarria. Apenas aldatzen diren pertsonaiak liburu batetik bestera, eta gaiak ere ozta-ozta. Izenburuak bai. Izenburu ikusgarriak asmatzen ditu beti. Deigarriak. Baina izenburutik harago ezer gutxik pizten du kausalitatez agertutako irakurle defraudatuaren arreta. Leiho bera, ikuspegi bera, kale bera. Protagonistaren izena ere bera. Nietzseheren betiereko itzuleraren ideia gorpuztua izau zitekeen, halakorik ezagutuko balu. Baina estanpa kutreko idazlearen idazketa ez da inongo pentsamenduren planteamendua; ez da behin hartu zuen mania obsesiboaren etengabeko birjaiotza baizik.

Hamabigarren orrialdetik hasi eta ehun eta berrogeita zazpigarrenera, dena da errepikapena, dena aurrekoaren berdina, dena hutsala. Leiho bera, ikuspegi bera, kale bera. Ahaztu zaio aurreko orrialdean gauza bera kontatu duela, aurreko kapituluan gai berari buruz aritu dela, aurreko nobelan pertsonaia berak deskribatu dituela. Ahaztu zaio lehenengo liburuaren frakasoa, ahaztu zaio eguneroko kontaketa aspergarria, ahaztu zaio errepikakortasun jasangaitza. Ahaztu zaio ahaztu zaiola. Eta ez du oroitzen bere izena, eta ez du oroitzen atzoko eguna, ez du oroitzen izan zena, hart gaueko pelikula, bizilagunarekin edukitako elkarrizketa, argazkiko neskaren irribarrea...

Leihoaren aurrean dago idazlea. Idazmahaia zahartuta dago, eta aulkiaren dekoratu itsusiaren alboan ez du idazleak nahiko lukeen atmosfera artistikoa sortzen. Baina sor dezakeen cstanpa kutreaz arduratu gabe gogoz ari da lanean. Nobelaren bat ariko da idazten seguruenik. Ez daki zerlarako, ezta zergatik ere.

Olatz Mitxelena

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli