Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
IA HAMAR URTEKO ARNASALDI SAKONA 

Poesia bizi-bizirik dago. Horren froga garbi bat da heldu den urteko apirilaren lehen igandean hamar urte beteko dituela urtero hutsik egin gabe argitaratu den olerki-liburua... baina ez edozein olerki-liburu gero, e!

Izan ere, hasieratik argi zuen Auxtin Zamorak, Senpereko Hatsa elkarteko arduradunak, ez zuela inongo olerkaririk baztertuko eta berak jasotako olerki guztiekin olerki- liburua osatuko zuela.

Estrainekoz, 1999an hogeita hamarren bat olerkariren olerkiak jaso zituen eta liburua aurkezteko bazkari bat antolatu zuen Oxtikenia elkarteak.

Geroztik, beste zortzi olerki-liburu atera ditu elkarteak eta urtetik urtera Senperera olerkiak bidaltzen dituen olerkarien kopurua haziz joan da, eta olerki-liburutxo izatetik liburukote mardul izatera pasa. Urtero antolatzen da bazkari poetikoa liburua aurkezteko eta bazkari horrek olerkariok elkar ezagutzeko aukera eman digu, Euskal Herri osoko poetak elkarren berri izan dezagun.

Era berean, liburua ez duzu ohiko liburudendatan aurkituko, irakurle! Hatsaren Poesia olerki-liburua sustatzen duen Hatsa elkarteak ez baitu etekin ekonomikoa helburu; poesia mundu guztiarengana zabaltzeko asmoa bai, ordea, eta horretarako poesiara hurbildu nahi duen orok du aukera Senpereko Oxtikenian sartu eta ale bat edo beste eskuratzeko.

Beraz, hatsaren poesia eskuetan laztanduz gero, irakurlea ohartuko da barneko orrialdeak pasatuz batera, era eta gustu guztietarako poemak irakurri ahal dituela bertan, eta agian, agian bakarrik, irakurlea ere animatuko da bere barne-barneko orrialdeak besteei adieraztera.

Ainara Maia

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago