POSPOLO KAXA BAT BEZALA
Patxi Zubizarreta. Pamiela, 2005
Berezia da inondik inora liburu honen abiapuntua: batetik, errezitaldi ezberdinetan erabilitako gidoiak eta bestetik, errezitaldi horietan landutako gaiei estu loturiko ipuinak biltzen dira Patxi Zubizarretak eskaini digun lanik berrienean, Pospolo kaxa bat bezala izeneko liburuan. Ibilbide luze eta oparoa duen sortzailea dugu berau: haur eta gazte literaturan nabarmendu bada ere, idazle ordiziarraren ibilbidea ezagutzen duenak badaki ez dela soilik genero horretara mugatu eta beste esparru batzuk ere jorratu dituela, txukun jorratu ere. Helduentzako literatura, itzulpengintza, prentsa idatzian kolaborazioak eta abar. Lan horien guztien artean errezitaldi ugari tartekatzeko astia egin du azken urteetan, batzuetan primerako musikarien konpainian, irakurraldi soilen ahots biluziaren laguntzaz besteetan. Eta errezitaldi hauexek dira, hain zuzen ere, eskuartean dugun liburu honen bizkarrezurra. Bost ataletan banaturik dago liburua eta atal bakoitzean errezitaldi ba-na eta bina ipuin bildu dira, azken ha-mar urteotan astiro sortzen joan direnak. Atal bakoitza gai baten inguruan harilkatzen da eta, dudarik gabe, idazlearen gai kuttunak dira bertan aurkituko ditugunak. Aurrez argitaratutako lanei begiratzea besterik ez dago honetaz ohartzeko. Bere-bereak dituen gaiak darabiltza Zubizarretak orriotan, nabari da gustura aritzen dela amodioa, bidaia, mestizajea, literatura eta memoria gaiei buruz mintzo denean. Eskertzekoa da, beraz, idazlea bere saltsan ikustea, menperatzen duen eremu batean mugitzen dela ikustea. Eroso dabil hitzen artean eta, ondorioz, irakurleak ere errazago hartuko du atsegin. Gainera, idazleak ohi duen legez, samurtasunez eta sentsualitatez gainezka egiten duen lana dugu hauxe.
Batek baino gehiagok pentsa dezake errezitaldietako gidoiak ez direla liburu batean kabitzen, txiki geratzen zaiela formatua. Eta arrazoi izango du seguruenik. Baina Pospolo kaxa batean bezala irakurritakoan izandako sentsazioa bestelakoa izan da, liburu bezala ongi funtzionatzen duela iruditu zait. Erdi ipuin erdi saio, teknika ugariren konbinaketa eginez, liburuak hasi eta buka mantentzen du tonu orokor bat, atalez gaindi batasuna ematen diona azken emaitzari.Hitz desberdinekin esateko, liburu honetan badago proposamen literario jakin bat, badago idazkera, literatura ulertzeko modu konkretu bat. Beste ikuspuntu batetik ere interesgarria begitandu zait liburua. Intertextualitate hitza modako bilakatu den honetan, han eta hemen aurkituriko testuez baliatuta osatu dira aztertzen ari garen liburuko zenbait zati. ‘28 letra eta 7 nota munduaren itzulia egiteko’ izeneko testuan, esaterako, Julio Villar bidaiari donostiarrak idatzitako “¡Eh, Petrel!” bidaia kronika liburuaz baliatzen da, beste zenbait idazleren testu zatiekin elkarlotu eta bidaiaren gaineko hausnarketa egiteko. Originalta-suna kontu sakratutzat dute askok, baina gauza jakina da ezer ez dela ezerezetik sortzen, guztiak duela nonbait jatorria. Hala zioen Anjel Lertxundik: «Irakurleak liburutegian sartzen ditu bere liburuak eta idazleak, ostera, bere liburuetan».
Laura Esquivel idazle mexikar ezagunaren hitzak dira kontrazalean aurkituko ditugunak: «Pertsona guztiok pospolo kaxa bat daukagu geure baitan eta, horietako bakoitza pizten dugun aldiro, energiaz betetzen dugu arima ». Beraz aldiro-aldiro piztu beharrekoak dira gure barneko pospoloak, umeldu ez daitezen. Ez da bide txarra Patxi Zubizarretaren azken lanarekin pospoloak izekitzen hastea.

Aritz Galarraga