Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

 
ELEFANTE TXORI BIHOTZA
Mariasun Landa. Anaya-Haritza.2001
Maistra batek iragarki bat irakurtzen du egunkarian: elefante talde bat irakasle bila dabilela. Lana eskatzeko erabakia hartzen du, oihanera joan beharko du ordea, dieta begetarianoa eskaintzen diote eta soldata moduan ehun tona banana. Oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea dagoela.

Ugaztun ahaltsuak dira elefanteak, tradizio handikoak imajinari kolektiboan eta bereziki haurrengan. Itxura serio eta pentsatu baten azpian, ezkutatzen dira bere tamaina, letagin eta tronpagatik; arintasun hori ematen baitie, jolasti itxura eta funtzionaltasuna dute beren liluragarria. Era berean, oso adimen, oroimen eta ahalmen handiak egozten zaizkie, guretzat nahi genituzkeenak.

Ipuin honen kasua horrelaxe definitu du Mariasunek berak: bihotz txoro, fantasiatsu, arin samarreko elefante bat, bihotz ezezagun eta itxura serio eta pentsatiaren azpian ezkutaturik ageri dena. Auto-pertzepzioa, finean.

Idazlearen literatur ibilbidean ba omen delako momentu bat, non idazleak bere literatur zereginari buruzko hausnarketa egiteko premia nahitaezkoa sentitzen duen. Nola egiten duen bere lana, zergatik idazten duen hori, bere lanen genesi eta ernatzea, bere obsesioak, bere gai errepikariak…euren burua ulertzea eta aldi berean, besteak eta inguratzen dituen mundua ulertzea.

Landaren kasuan, autokontsolatzeko beharrak sarritan eraman omen du argitaratu duen haur literatura idaztera. Distraitzeko, jostatzeko… ere izan ohi da. “Exortzizatze modua aipatzen du, larritzen duenari forma eman edo kezkatzen duenetik ihes egiteko modu bat. Heldutasunera iritsi izanaz kontsolatzeko modu bat dela esan liteke beraz. Guztiok barruan daramagun haurra aipatzea, topikoa suerta daiteke, baina finean, errealitatea da. Erreprimituagoa batzuetan, puztua besteetan, haurra, izan bada eta kontu egin behar zaio.

Haur emozioak ahalik eta modu estilizatuenean islatzeko saio bat da, xumetasun linguistikoarekin haurtzaroko sentimendu eta bizipen konplexutasunaren zerbitzura egina, ezagutzen dituzten neska eta mutilen eskura jarria; eurak izan ziren eta oraindik sentitzen diren haurrena, agian. Eta haur literatura oso sinplea delako, gaitasun literario handirik gabeko irakurleei zuzendua dagoenez, aski dute kapazitate linguistikoarekin. Genero honek asko lagundu du idazle gipuzkoarra bere buruaz barre egin ahal izateko, umorea, maitasuna bezala, bizirauteko behar-beharrezkoa baita.

Era berean, oso kontuan hartu behar da animaliek haurrengan duten eragina, oso gertuko sentitzen dituzte, ulerkorrak eta atseginak aldi berean, bat datoz eurekin eta identifikatuak sentitzen dira. Idazlearentzat animalia horiei mozorroa kentzean, maskara lapurtzean dago gakoa, beren barne-fauna askatzean. Zer ezkutatzen duten begiratu, zergatik eta nola aukeratu ohi dituen norberak animalia jakin batzuk eta ageri den euren iluntasuna atzetik argitzea.

Ondorioz, istorioak sortu eta horiek kontatzeko beharra, iluntasunetik sortu ohi dira, ez beti, baina bai sarritan. Argitara ekarri behar dira, espazio ezezagun batetik, ezagutzen ez den, baina bizi gaituen mundutik. Sortzea, babesa delako; bizirauteko baliabide ahaltsua.

  Doltza Barandiaran

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago