Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

LERTXUNDI, Anjel, Eskarmentuaren paperak, Alberdania, 2011

   

Supermerkatuko apalategian aurkitzen ditugun gaiak trebetasun handiz kokatzen omen dira bertan. Ez omen da kasualitatea izaten produktu bat lehenengo apalategian egotea, edo azkenekoan. Antza, koloreek eta formek asko laguntzen digute erabaki ezinik gaudenean. Azkenean, bat aukeratu, eta arrastorik ez dugu izaten zergatik ez dugun ondokoa hartu.

Demagun bada, liburu-dendaren batean gaudela. Apenas ikusten dugu liburuek zer forma duten, edo zer koloretako azala ... Ez dugu askorik ikusten. Justu-justu liburuaren lodiera, eta burua okertuz gero, izenburua eta egilea. Hortaz, seguruenik, gure lehenengo aukera zutabeetan jarritako txartelen arabera egingo dugu, literatura-generoari begira: ipuina, eleberria, biografia, saiakera ... Nik gaur dakardan liburuak, ordea, hainbat zutabe eta txartel bilduko lituzke. Liburuaren atzeko azalak zerbait argitzen du: "Langai ona da, tesela, puska."

Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburua ekarri dizuet gaur. Ez da eleberria, ez da ipuina, ez poesia, ez biografia ... Denak dira; denak batean!

Zenbatek galdu ote du liburu hau irakurtzeko aukera, apalategi egokian ez begiratzeagatik? Auskalo!

Kontua da, lehenengo orritik hasi, eta azkenekoraino, liluratu egin nauela liburuak; bai horixe! Eta Iilura horrek bultzatu nau zuek zirikatzera. Zuen irakurtzeko grina piztu nahian nabil, eta liburu honekin kale ez egitea espero dut! Halako aberastasuna du eta, Anduren honek! Orri gutxi hauetan baditugu: haurtzaroko pasadizoak, filosofia, eztabaidak, poesia, ipuinak, bertsoak, hausnarketak ...

Hona hemen pasarte pare bat:

NOBELA ON BATEAN kontatzen dena bezain inportantea da -eta inportanteagoa- kontatzen ez dena, irakurlearen irudimenari oparitzen zaiona. (181.orria)

Fikzioa egiten ari naiz, fikzioaren bidez jasoko dute irakurleek Zoaz infernura, laztana nobelako sufrimendua. Baina nobelaren atzean dagoen gertakizun errealeko sufrimendua erreala izan zen, erreala da gaurko egunkariek dakarten hiru hileten atzeko oinazea. (115.orria)

Barrena abailduta -eta nire idazle lanaren zentzuari buruzko galderak eginezekin diot nobelaren eguneroko idazketari.

Liburuan hainbat idatzi mota daude, eta egoki josiak. Ikaragarrizko lana dago eginda; jostun lana. Zer ikusirik ez duten paragrafoak ondo lotuta, puntada solterik utzi gabe.

Genero ezberdinak irakurtzeko aukera ezin hobea da honakoa; gau-mahaitxorako liburu aproposa.

Nago ez dela inor aspertuko. Horrela bada, disfruta ezazue orri bakoitza!

Miren Usandizaga

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago