Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Hitzetatik ihesi, isiltasuna 

HITZAK IHESI / PALABRAS FUGACES . Juanjo Elola / Juan kruz Igerabide . Autoedizioa.

li121    

Namaste. Gaur otoitz egitea ez da eskatzea, baizik eta agerikoaren aurrean men egitea.

Olerkariak gaztelaniaz idazten dizkigu bere barneko sentimenduak eta egoerak, «quizás me mantenga a la deriva como el naufrago sin isla en que me he convertido». Eta itzultzaileak euskaratzen dizkigu: neure burua utzi, eta inertziak eraman nazala. Agian korronteak helmuga on batera eramango nau. Eta ni non nago? Galdetzen du olerkariak. Eta ni hitz ihes horiek irakurriz urrunduz noa, eta bidearen uneren batean galduko nintzen, baina axola zaizkidanak bide onetik doaz. Ni, berriz, ainara baten gisa negu hotzean galdurik, eta inbidiaz so egiten diet zerutik lurrean zoriontsu direnei.

«Boston en gigantes de acero y hormigón», eta zer axola nora iritsi, denborak eta espazioak guztia ezabatzen badu? Beijingen parkean babesten da olerkaria, hormigoiz, burdinaz, kristalez eginiko eraikin erraldoi gero eta handiago eta botere-gose horretatik ihesi. Hobe genuke isiltasuna bilatzea, hobe ezer ez esatea, eta norberak eraman dezala bere hitzen zama. Behin eta berriz errepikatzen dena uxatu nahirik gosaldu zuen olerkariak berriro oheratzeko amets egitera. Jarrera ausart batetik, pozetik eta isiltasunetik, datozkit erantzun isilak.

«Un otoño avisándome del final del verano y la próxima llegada del invierno». Udaberri hau iparreko haize hozkirriak dakar, udaren hurbila eta neguaren urruna. Xoriñoek agur egiten diote egunari beren kantuekin eta habietara biltzen dira. Bikoteak osatzeko garaian baikaude.

Nire etxe berrituaren hondakinak erretzen ari naiz, nire gogoetak nora ezean, ibaia beterik dator eta itsasoa bare kulunkatzen da, lurrak dardara egiten du, estaltzen eta itotzen duen asfaltozko labirinto-estalkitik nola irtengo. Airea ezaxola dabil. Mendi bizigabea dantzari bihurtu da.

Bizi-gomendioak ematen dizkit olerkariak: hemen egon, baita han nagoenean ere. Haizeak batzuetan alde batera uzten du poeta eta lapurtu egiten dio. Beldurrean zehar bakarka eta presaka ibiliz, irudi gutxik harrapatzen dute olerkaria. Nepalen bizi eta mendi gogoz barrea, adeitasuna eta apaltasuna aurkitu zituen poetak, pertsona txikiak, herrixka txikiak baina bihotz handiak, eta «Namaste» diote hango ezpainek. Chinatown-en galdera batek erasaten dio poetari: zergatik, iragana hain erakargarria izanik, goaz etorkizunerantz?

Isiltasunetik datoz ustekabeko malko horiek, zure azken ikasgaia da berekin zaramatzan bizitzaren ibaian: utzi malko-errekei jaiotzen on, eder eta egiaren ozeanoetan. Haizea ibilian ikusi, argia epel dator, eta eskutitz bat «al sueño frustrado de felicidad, el tiempo de la tristeza». Iritsi da maitasunari aukera emateko ordua. «Lo que pudo haber sido y no fue, es la hora de darle la oportunidad al amor de hacer lo que ya sabe, ahora se trata de dar y recibir, dar a los que piden y recibir de quienes dan sin saberlo». Beste gomendioak olerkariak: ibili maitasunez, eta edertasuna zeharkatuko duzu, artea eraikiko. Banabil eta hatz bat heltzen didazu, gelditzen naiz eta beso bat estutzen didazu, norabide guztietan begiratzen dut eta ez zaude. Nik ere etorkizuna argituko didan argiarekin eta iragana garbituko didan euriarekin egiten dut amets.

Olerkiez gain, ipuinak elebidun datoz ihesi liburu honetan. Maitasunaren ipuinean irribarre bat topatu dut, eta horixe bera oroitzen dut hartaz. Bortxakeriak bortxakeria dakar, maitasunak maitasuna, tristurak tristura, pozak poz gehiago, eta hasiera eta amaiera duten istorioak ageri dira, gramatikaren ikuspegitik akastuna, baina bizipenei dagokienez, oso onak. Errukiaren igarkizunean maitasun unibertsala da erantzuna, eta barkamenean, berriz, elkarrizketari ateak zabaldu dizkiot. Boterea dena galtzea da, norbaitek dena uzten duenean ez du beldurrik sentitzen, gizakiak zoriontsu egiten ditu, unibertsala sentitzeko gai egiten ditu.

Gehitu egin behar da, kendu ahal izateko: partekatu. Kendu egin behar da, gehitu ahal izateko: partekatu. Partekatzea oreka bilatuz bizitzea da. Bizitzea gehitzea eta kentzea da, etengabeko desorekan.

Idane bat; eskerrik asko, irakurle. Larruazalaren fereka. Gure hegoen babesaren bila, nire bihotza bero dezaten, txistuka haizea.

Ainara MAIA

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago