Izendaezinaz
Izenadeazinaz liburuarekin bizi-galderen aurrean jartzen gaitu Tere Irastortzak. Betiko galderak izanik ere, egunerokotasunaren joanean, ez-arrunt bi la katzen diren galderak ditugu. Eta erantzun berrien, edo gaurkotutako erantzunen bila garamatza.
Iraganeko jarrerek gaur egun duten indarraz eta balioaz hausnarketa egiten du eta benetakoa denak betiko balio duen inguruan gogoeta eginez, bide horretan jartzen gaitu.
ERREFERENTZIAK ETA HAUSNARKETAREN IKUSPEGIA
Ugariak dira irakurketaren ibilbidean erre ferentzia literarioak nahiz gaiei loturikoak, askotan Euskal Herrian idatzitakoak nahiz eta beste batzuk, gure gaur egungo euskal sistemak oraindik bereganatu ez dituen arren, esate baterako idazle juduenak.
Erreferentzietan hain aberatsa izateak, edukiak bermatu eta jakin minak asetzeko aukerak asko zabaltzen ditu, eta alde ho rretatik balio erantsia da erreferentziena.
Senetik idatzitako liburua da, eskarmentua lagun. Euskal emakumearen senetik abiatuta, ikuspegi sortzailea, erraie tara etorri eta isilduta egon den tradizioa ekartzen duenean, mitoak edo hitanoaren erabileraren inguruko hausnarketa dakarkigunean esate batera.
Baina, esango nuke ikuspegi berritzaileena hizkuntzaren ikuspegi ikertzai learena izan dela Irastortzak ekarri duena hausnarketara, hizkuntza eta hitzak memoria gordailu gisa aztertu eta diotena entzun du. Begirada hizkuntzan jarrita, euskal literaturan jasota dauden tradizioak argitara ekarri ditu.
Izan ere, idatzizko tradizioan oso zeharka bakarrik agertzen dira aipatu erreferentziak eta idatzizko horrek batzuetan beste tradizio bat estaltzen du, ahozkoan gordetzen dena. Ahozko tradizioan jaso izan dena ekarri du idazleak ereduetara, eta hori ardatz, hizkuntzaren bidez, euskal kulturak bizi-galderei eman dien erantzunak era kutsi dizkigu.
HITANOA
Esaten denak garrantzia hartzen du hartzailearen arabera.
Eta, nork du esateko eskumena? komunikazioa noiz ematen da? Zerk marka tzen du distantzia edo hurbiltasuna igorlea eta hartzailearen artean? Irastortzak komunikazio eredu hori azaleratu nahi izan du eta horren ingururuko hausnarketa eragin, berriz ere.
Eta zentzu horretan, hitanoaren erabilera klabea dela utzi du esanda, komunikatzeko modu horren atzean presentzia bat dagoelako.
Ez naiz ni, gu gara. Gainera, GUtasun hori aldarrikatzea edo bermatzea ere izan da, berez, liburuaren asmoetariko bat: besteekin gara, besteak gugan. Horregatik eta horretarako hausnarketaren norabidea:
ni naiz, hura da, gu gara, (G)izadia.
Gogoeta honek berak ikuspegi eta ondorio bakan bakana eransten dio saiakerari.
GAIAK ETA NAHIAK – USTEAK ETA SINISTEAK
Nortasuna, norbanakoa, beldurra, heriotz - beldurra, amodioa, gorrotoa... aztertzen ditu Irastortzak liburuan zehar, eta bere gogoeta eginez irakurlea rengan gogoeta propioak eragiteko asmoa bideratzen du. Idazleak bere erantzunak eskaini nahi dizkie bere ondorengoei.
Gainera, inork sinesten ez duenetatik gure usteetarainoko bidea lantzen du, horrela, norbera bere erantzunetara iris dadin.
Sinismenak gizarteak onartuak dituenak dira; usteak norberak besteei eskaini nahi dizkienak hausnarketarako.
Ikara, beldurra eta izuaren arteko mailaketa, Ruthen liburuko maitasun egiazkoaren eredua. Unea eta hatsa hitzen memorian... horrelaxe, gairik gai hitzen memoria entzun egiten du eta memoria hitzetan bilatzen du.
FORMAREN BEREZITASUNA
Atalka idatzita dago liburua, atal laburre tan. Eta atal guztien arteko lotura, harre mana nabaria bada ere, banaka irakur daiteke atal-gai bakoitza.
Baina, ikuspegian berrikuntzak ekarri baditu, forma aldetik ere ba du zer nabarmendu liburuak eta, esango nuke, berrikuntza adierazgarriena irakurketa ez-lineala egiteko ahalegina dela .
Irakurketa espirala ahalbideratzen duen liburua da. Joan etorrikoa izan daiteke irakurketa, hala erabakiz gero. Azken atala hasierara ekarri edo hasierakoa erdi aldean berriz har daiteke. Barrutik kanporako forma ikusten da, ohiko erantzunetatik galderetara itzulika.
Irakurtzeko aukera horrek malgutasun handia ematen dio irakurleari, eta berez kontzeptu sakonak direnak, erraztu bezala egiten ditu.
Baina, denarekin ere, ez da irakurketa xamur bat; are gehiago, zaila ere izan daiteke momentu batzuetan. Poliki irakurtzekoa da. Bentaja da irakurleak aukeratzen duela nondik hasi edo zer utzi gerorako... Ez dugu alferrik esan forma espirala eman nahi izan diola idazleak liburuari.
ONDORIO GISA
Betiko galderak erantzuteko modu berri bat topatu dut nik Izendaezinaz liburuan. Galderok hizkuntzaren ikuspegitik aztertzea guztiz berritzailea iruditu zait, betikotik erantzuteko era sortzaileen bila abiarazi dit ikuspegiak. Beste alde batetik, emakumearen ikuspegia kontuan hartzeak gaiarekiko interesa areagotzen duela uste dut, ni neu emakumea izanik, gaia aztertzeko era hurbilagoa aurkitu dudalako, agian. Nire barru hausnarketan zabaldu dizkit itxita ziruditen aukerak eta agian, lehen, “ez dakit” erantzungo nukeen galderetarako topatu dut nire usteak esateko modu berri bat.
Bukatzeko Tere Irastortzaren hitzak ekarri nahi ditut hausnarketa honetara, gera zaitezen, irakurle, une batez bada ere, zarena zaintzen:
“Ez gara gure baitakoak, gure baitara besteak ekarri ezean, gure baitan besteei toki bat egin ezean. Eta izateko euskaldunentzat bada gune bat eta bada une bat. Badira aldiak eta aldeak. (G)unea da zehatza, prezixoa, bildua, hemen-oraina eta, behar bada, hain zuzen ere, infernu/zeru anti tesia hankaz gora uzten duen sentieraren kokalekua.
Instantea, tokia, plazerra, zorionak duen zentralitatea ez dago iraganean, ez dago etorkizunean eta bada. Liparra dugu iparra. Gunea, unea. Eta soin hartzen du gure baitan.”