WISLAWA SZYMBORSKA " Unea". Itzulpena IGARTUA BENGOA, Karmele.
UNEA
Muino berdetzaile baten magalean noa oinez.
Belarra, loretxoak belarretan.
Haurrentzat koadro bat balitz bezala.
Zeru hodeitsua urdinduz dator.
Beste muino batzuen ikuskizuna zabaltzen da isilik.
Hemen Cambrico edo Silurikotik ezer ez balego bezala,
Ez harkaitzik ere, bata bestearekin hain zakarretan ere
ez eta amildegi izugarririk ere
sutan den gaurik ez
Ez eta hodei ilunetako egunik ere
Hemendik, hotz-ikaretan sukartutako lautadak pasatuko ez balira bezala.
Itsasoak beste leku batzuetan bakarrik oldartu
Eta ortzi- mugetako ertzek zarrastatuko balute bezala.
Hemengo bederatzi eta erdiak dira.
Dena dago bere tokian eta oreka bare-barean
bailaran erreka txiki bat, erreka txiki bat lez,
bide bat bide bat lez,
Betidanik,betiko.
Basoa dirudien basoa mende eta mendeetan amen
Eta goialdean euren txori lanean hegan egiten duten txori batzuk.
Begia iristen den lekuraino
hemen unea da errege
irautea eskatzen diegun
lurreko uneetariko bat.