(IN) DEPENDENTZIA
–Gaur manifa dago. Joango gara?
–Hombre, ba bai, ez? Nork deitzen du?
–Puta idearik ez, presoen aldeko ez-dakitzer. Seguru jende asko joango dela.
–Xabi eta Pituri esan diezu?
–Ez. Deituko diet.
–Ez, utzi niri. Pitu Movistar-ekoa da eta oso merke ateratzen zait.
–Hostia tú! Aze mobila! Qué guapo, tío.
–Mola, e? Programa de puntos horrekin lortu nuen.
–De puta madre. Kamerarik al du?
–Bai, eta mp3-a, Bluetooth...
–Eta jokoak?
–Baita, baina pixka bat kutreak dir... Pitu?
Qué pasa, chaval, qué te cuentas? Bai, hementxe, Mikelekin, parkean. Livin’ la vida loca. Oye, qué te iba a decir... Gaur arratsaldean manifa dago. Etorriko? Mmmmahá... bai... bai... Jodé qué chungo, ez? Eta zer ordura arte te tiene tu viejo encerrado? Ya... ya... Ze marroia. Aizu, ba goiz libratzen bazara eman toke bat, OK? Eta beste kontu bat... Xabi zertan dabil? Bai? Hostia no me jodas! Qué guapo! Agian deituko diot... Zuk ez dakizu Movistar-ekoa ote den, ez? Vodafone? Bua, paso, que me cuesta un pico. Deituko diozu zuk, manifarena esateko? Venga, milesker campeón. Hala, gudari, ondo segi. Aio.
–Zer dio Pituk?
–Ezin duela. Que su viejo lo tiene trabajando en la ferretería.
–Bua qué cabrón.
–Eta ezetz asmatu non hasi den Xabi lanean!
–Ez.
–Va, tío, Mikel, esfuérzate un poco, la hostia!
–Jodé eta nik zer dakit? El Corte Inglés-en?
–Qué va, askoz hobe: Reverendos-en!
–No jodas!
–Horixe esan diot nik Pituri. Akojonantie.
–Baina, barran ari da edo zer?
–Ezetz, hostia, deejay residente moduan.
–Xabi pinchadiscos? Gure Xabi?
–Orain “Dj Ttakun” da. Eta oso nahasketa guapoak egiten omen ditu: Hertzainak
eta Su Ta Garren samplerrak techno eta progressive baseen gainean. La hostia dela esan dit Pituk.
–Te cagas.
–Bai.
–Aizu, zer ordutan da manifa?
–Zortzietan. Autobus geltokitik aterako da.
–Eta zer ordu da orain?
–Seiak hogei gutxi.
–Joder, ba ni aspertuta nago jada. Petazeta bat liatuko al dugu?
–Más quisiera, tío. Ez dut txinarik, ezta dirurik ere. Nago más tieso que la pata de Cristo.
–Ya, ni ere bai. Eta Aritzen bajerara joaten bagara? Playstation 3a erosi dute.
–PS3a? Baina nola? Pero si kontsola horrek 500 euro balio du, y el Aritz y esos son unos muertos de hambre...
–Ya, bueno. En realidad, PS3a Piñosena da. Bere amak erosi zion euskara azterketa irailean gainditu zuelako.
–Ese con tal de viciarse a la Playstation es capaz de aprender chino mandarín.
–Ya te digo.
–Eta joko asko al ditu?
–Bai, eta oso guapoak: “Gears Of War”, “Pro-Evolution Soccer”, “GTA4”...
–Horiek ere Piñosen amak erosita?
–Ez, horiek bajerakoen artean. Botea jarri zuten.
–Bua, yo paso de ir allí.
–Zer ba?
–Ba Aritzen eta Piñosen bajerakoak flipau hutsak direlako. Rollo txarra izango dugu, ez digute jokatzen utziko, eta uzten badigute are okerrago, que luego les deberemos un favor. Ezetz, tío, que paso.
–Bale, eta orduan zer?
–Nire etxera joan gaitezke. Emulerekin pelikula pilo bat jaitsi ditut ordenagailura.
–Bai? Zeintzuk?
–Ba “La Jungla 4”, “Transformers”, “Resident Evil 3”... Ah, eta “Kutsidazu bidea, Ixabel”.
–Zer?
–“Kutsidazu bidea, Ixabel”.
–Eta ze hostia da hori? Alkain eta telebistako txistoso horien txorradaren bat, seguru.
–Bueno, bera azaltzen da, bai, baina...
–Paso. Si quisiera escuchar chistes de baserritarras me pondría la ETB. Gainera, en gipuzkera zerrau. Qué pereza, dios!
–Bueno, duela pare bat urte liburu hori irakurri behar izan genuen institutuan.
–Eta zuk irakurri zenuen? Buenooo, el intelectual!
–Bai, bueno, ez. Lehenbiziko hamar orrialdeak. Eta nahiko ondo zegoen. Te partías la caja.
–Bah, que no, que paso.
–...
–...
–Eta Herrikora bagoaz, manifa hasi bitartean?
–Bale. Gutxienez hor egongo da ambientillo euskaldun.
–Ya te digo.
ORZAIZ GALARZA, Ion " (in) dependentzia"
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: ENTZUKETAK-GIDOIAK ETA ANTZERKIAK
- Bisitak: 264130