LOPEZ DE ARANA ARRIETA , Inaxio "Leihotik leihora" HOT
Otsaileko lehenengo astean, neguko izotzaldirik latzenak izan genituen. Ilunabarra iritsita eta lanaldia bukatuta, inor gutxik uko egiten zion etxezuloko berotasun gozoari. Jende askorik ez zebilen kalean, ez, egun ilun eta hits haietan. Ni hiriaren erdialdean bizi nintzen, 35 metro koadroko apartamentu batean. Leku itxiei beldurra dietenentzat infernua izan zitekeen nire bizileku hura: txiki-txikia eta gainera, leiho bakar batek, nire logelakoak, ematen zuen kanpoaldera...