Gaua zen eltxo baten hegal-hots gogaikarriak nire logelako bake-giroa zapuztu zuenean. Di-da altxatu, argia piztu eta galtzerdi zahar batekin "gautxori" madarikatu hura akabatzen saiatu nintzen. Baina alferrik, behin eta berriro saiatuagatik, beti ihes egiten baitzuen eltxoak, ni baino azkarragoa izanik. Ehiza ero haren ondorioz, gorputz-adarrak gero era nekatuago nituen, eta horrekin bateratsu, betazaIak ixten hasi zitzaizkidan, begiak guztiz estali arte...