Denok daramagu Saralegi txiki bat gure barnean… edo Perurena bat, nahiago bada. Hori otu zitzaidan lehengoan lagun atzerritar bati harri jasotzaileen berri ematen ari nintzaiola. Luze mintzatu ginen kirolarien prestatze-lan eta jardunaz, modalitate ezberdinen teknikaz, harrien forma eta tamainaz, arautegiaz, epaileaz… baita ere, baserritarraren eta kirolariaren jardunen arteko lotura estuaz...