Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

11 GEHI BAT 
 
12a zenbaki borobila da.
Esanguratsua  aldi berean:
12 planeta unibertsoan
12 Arturo erregearen zaldunak
12 Israelgo tribuak
12 apostoluak
12 gara gu ere, hobeto esanda 11.
12. Tere da.
Gu 11 gara, Tere gehituta, 12.
Zenbaki borobila,
magikoa
trinkoa,
euskarazko aditza bezala.
Tere, Jesús, María, Arturo, Magdalena, Levi, Saturno…
Batzuetan, ideien iturburu
Besteetan,  doktrinatzaile
Gehienetan, artaldearen gidari.
Gu, dotrinaren egarriz dauden tribu, planeta, zaldun…
Gu, basamortu literarioan ur bilatzaile sutsuak.
12a zenbaki borobila.
11 izateko apostolu bat kendu behar izan dut,
Judas Iskariote aukeran, traidorea izan zelako,
Jesus asko maite izan arren.
Berriz 11 gara, Tere gehituta 12.
12 tribu, 12 planeta, 12 apostolu, 12 zaldun...
12a zenbaki borobila,
integratzailea,
euskarazko aditza bezala
12ko artaldea, mahai baten inguruan elkartuak,
Arturo eta zaldunak bezala,
Jesus eta dizipuluak bezala.
gu, San Blaseko opil bedeinkatua dastatzeko prest,
tabernako musikaz giroturik.
12 gu ere,
Zenbaki borobila inolaz ere,
amets baten inguruan hegan egiten.
Taldea, artaldea, tribua, planeta:
zaletasunaren partaidetzaz baturik
partaidetzaren sentimenduaz loturik.
12a: zenbaki borobila, esanguratsua, magikoa
aglutinantea,
euskarazko aditza bezain trinkoa.
                       

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago